Irakasleak
KOLDOBIKA MARTIN ESCUDERO
- Ezagutza arloa
- Makina eta Motor Termikoak
- Saila
- Energia Ingeniaritza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- koldobika.martin@ehu.eus
Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) Ingeniaritza Industrialean lizentziatua (2005) eta Ingeniaritza Termikoan doktoratua (2009). Bertan irakasle eta ikertzaile gisa lan egin du 2009tik Makina eta Motor Termikoak sailean. 2017tik Irakasle Agregatu plaza batean dago lanean, eta 2017tik Irakasle Oso agiria du.
IKERKUNTZA: Bere ikerkuntza ibilbide guztia ENEDI (Energetika Eraikuntzan – A motako taldea) ikerketa taldeko kide gisa burutu du. Formakuntza garaian, Eusko Jaurlaritzako LCCEan lan egin zuen tekniko moduan (2006/09). Nazioarteko mailan, IEAko Annex58an eta A2PBEER Europako proiektuan parte hartu du, eta UTN-FRDn (Argentina) doktoratu osteko egonaldi bat egin du. Nazio mailan, ekimProVe proiektuan eta enpresekin burututako hainbat kontratuetan ikertzaile nagusia izan dela azpimarratu behar da. 4 Tesi zuzendu du, 25 artikulu argitaratu (15 Q1; h-index 10), 3 liburu-kapitulu, 30 kongresu-txosten baino gehiago eta 25 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du.
IRAKASKUNTZA: Gradu (70%) eta Master (30%) mailan klaseak eman ditu. Docentiaz programan, non irakaskuntzaren jarduerak ebaluatzen diren, “bikain” kalifikazioa lortu du (2010/15). Termotekniako koordinatzailea da irakasgai mailan (10 talde) eta ikastaro mailan (3 gradu desberdinetan). 34 GrAL eta 22 MAL zuzendu ditu.