Irakasleak
ENARA ZARRABEITIA BILBAO
- Ezagutza arloa
- Enpresen Antolakuntza
- Saila
- Enpresen Antolakuntza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- enara.zarrabeitia@ehu.eus
Industria Antolakuntzako Ingeniaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Doktorea. Gaur egun bere irakaskuntza arloak enpresen antolakuntza eta enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna dira. Ikerketari dagokionean, ikerketa proiektu/kontratu ugaritan parte hartu du eta hainbat artikulu argitaratu ditu JCR, SCOPUS edo DICE bezalako datu baseetan dauden aldizkarietan. TFM (Technology Foresight Management Research Group) ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketa lerroak hurrengoak dira: berrikuntzaren eta teknologiaren kudeaketa, jasangarritasuna, eta datu-meatzaritzan oinarritzen diren analisi zientifiko-teknologikorako teknika desberdinen aplikazioa. Gainera, estatu mailako eta nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du, bereziki aipatzekoa delarik Antolakuntza Ingeniaritzaren Kongresua (Congreso en Ingeniería en Organización Industrial, CIO).