Irakasleak
CHARLES RICHARD PINTO CAMARA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- charles.pinto@ehu.eus
Charles Pinto-k, Industria-Ingeniariaren titulua (Mekanika espezialitatea) Valenciennes-eko ENSIMEV Ingeniaritza Eskolan (Frantzia) jaso zuen, 1993an. Diseinu Mekanikoko Ikasketa Aurreratuen Diploma Valenciennes-eko Unibertsitean (UVHC), Frantzian, lortu zuen, 1994ean. 2001ean, Ingeniaritza Mekanikoko Doktoregoa eskuratu zuen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean.
2017az geroztik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Katedraduna da, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoa Sailean.
2013tik 2021era Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordea izan da Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Eta 2021eko martxoaz geroztik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria da.
Bere ikerketa-areak honako hauek dira: zinematika paraleloko makinetako zinematika eta dinamika; prototipoen eta manipulatzaile eta roboten diseinua; mekanika konputazionala, eta Elementu Mugatuen Metodoaren (FEM-en) bitartez egiturazko arazoen zenbakizko analisia. Bestetik, 2008/2009 ikasturteaz geroztik, Formula Student Bizkaia proiektuko arduradunen bat da, ingeniaritza-ikasleei zuzenduta eta PBL-a metodologietan oinarrituta. Bere ikerketa-ildoak Ingeniaritza Biomedikoaren esparrura zabaldu dira.
AEIM, STA, ASME eta IEEE elkarteetako kidea da, baita ere IFToMM-eko Zinematika Konputazionaleko Batzorde Teknikoko partaidea. Nazioarteko Harremanen arloan, EAIE elkarteko kide aktiboa da.
Hauek dira ikerketa-ildo nagusiak: gailu biomedikoak.