Irakasleak
UNAI UGALDE OLEA
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- unai.ugalde@ehu.eus
Unai Ugalde Olea (Lizentziatua Fisikan, Ingeniaria Elektronikan) doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU). Karrera amaitu eta berehala hasi zen lanean telekomunikazioen sektorean, sare- eta sistema-teknikari gisa (1992-1993), baina hortik gutxira doktoretza-aurreko beka bat eskuratu zuen Instituto de Energía Solar-en ikertzen hasteko (U. Politécnica de Madrid).
Bertan emandako urteetan (1994-1997), Unaik hainbat proketutan hartu zuen parte, zelula eta panel fotovoltaikoak fabrikatzeko teknologien alorrean, eta, akademikoki, Ikertzeko Gaitasun delakoa lortu zuen. Sektore pribatura bueltatu zen orduan (1998-2000), I+G+b zereginetan, baina horrekin batera arduraldi partzialean aritu zen EHUko Zientzia eta Tenkologia fakultatean, irakasle elkartu gisa (2001-2002). Ondoren, arduraldi osoko plaza bat eskuratu zuen Ingeniaritza Eskolan (2003), eta bertan dihardu harrez geroztik hainbat ikasgai ematen, euskaraz batez ere, baina baita ingelesez, ondo moldatzen baita hizkuntza horretan.
Egun, Apert ikerketa-taldeko kidea da Unai. Potentzia-elektronikaren lerroan dihardu. Lau irakaskuntza-bosturteko eta bi ikerkuntza-seiurteko dauzka. Orain (2024ko neguan) bi doktore-tesi zuzentzen dihardu: batean Q1 artikulu bi eta Q2 artikulu bat lortu dira; bestean, deialdi leihakor bidez eskuratu du doktoregaiak bere ikertzaile-kontratua, eta Q2 artikulu bat erdietsi du.