Irakasleak
JON ANDREU LARRAÑAGA
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- jon.andreu@ehu.eus
Jon Andreu (ORCID: 0000-0003-2367-5513; ScopusID: 9334203300; ResearcherID: AAJ-9403-2020), UPV/EHU-ko irakasle osoa da (2022); Automatika eta Industria Elektronikan ingeniaria Mondragon Unibertsitatean (1997); eta doktorea UPV/EHUn (2008).
Unibertsitatean hasi aurretik, 1997. urtetik Aurrera IDEKO Ikerketa Zentruan (Mondragon Kop.) jardun zuen lanean. 2000. urtetik aurrera kontsumorako produktu elektronikoen enpresa batean firmware ingeniari bezala jardun zuen. 2002. urtetik aurrera UPV/EHUko teknologia elektronikoa saileko irakaslea da. Bertan doktoretza 2008-an lortu zuen, UPV/EHU-ko doktoregoko ezohizko sarialortuz.
APERT ikerketa taldeko partaidea da, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. Doktorego tesi 8 eta 3 beka postdoktoral zuzendu ditu . 74 ikerketa proiektutan parte hartu du, horietako 16tan ikertzaile nagusi gisa.
Egilekide argitalpen ugaritan: 36 artikulu aldizkari internazionaletan (JCR), horietako 24 Q1; 13 aldizkari estataletan, 62 kongresu internazionaletan, 48 kongresu estataletan, 3 patente eta on-line argitalpen 3. Europear proiektu 1-en errebisorea eta ANEP-eko estatuko 9 deialditan aholkularia izan da.
CNEAIk aitortutako 3 seiurteko eta irakaskuntza bosturteko 5 ditu. Bere ikerleta ildoa ibilgailu elektrikoarena da.
Bere ikerketa lerro nagusia Potentzia Elektronika da.