Irakasleak
NEREA VIAR ANTUÑANO
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Kimikoa
- Saila
- Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- nerea.viar@ehu.eus
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Saileko Unibertsitateko Irakaslea Atxikia da. Ingeniaritza Kimikoarekin lotutako irakaskuntza ematen du Industria Ingeniaritzako Masterrean eta Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduan eta Ingurumen Ingeniaritzako Graduan. UPV/EHUk eskainitako Hezkuntza Berriztatzeko hiru proiektutan parte hartu du.
Material eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritzan doktorea da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, "Nazioarteko Doktorea" aipamenarekin. Doktoregoan zehar 6 hilabeteko ikerketa egonaldia egin du Bolonian (Italia). 7 ikerketa-proiektutan parte hartu du (lau proiektu autonomiko eta hiru proiektu nazional), eta, egindako ikerketa-lanaren ondorioz, 7 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan (horietako bost Q1 eta beste biak Q2), eta 9 nazioarteko kongresutan aurkeztu ditu lanak, lortutako emaitzei ahalik eta zabalkunde handiena emateko.