euskaraespañol

Eguneko irudia

Ikasturte amaiera… martxa (nordikoaz)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/25

Irudia

NON: Zarautz-Getaria-Zumaia. NOIZ: 2024ko ekainaren 8an. NORK: Arabako Campuseko martxa nordikoko taldea. UPV/EHU.

 

Arabako Campuseko martxa nordikoko asteazkenetako ikastaroko kideok ikasturte amaierako txangoa egin genuen, ostegunetako zenbait lagunak ere bertara etorri zirelarik.

Aurten Gipuzkoaraino joan ginen eta Zarautz-Getaria-Zumaia-Zarautz ibilbidea egin genuen txakolindegietan barrena. Getarian atseden txiki bat hartu eta pintxo on batzuk hartu ondoren, abiapuntura itzuli ginen itsas pasealekutik.

Duela hiru urte, jakin-minez eman genuen izena Kirol Zerbitzuak antolatzen duen ikastaro honetan. Martxak harrapatu egin gaitu, eta lagun talde bat osatu dugu, argazki hauetan ikus daitezkeen bezain leku politak ezagutzeko prest, makilak bitarte.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus