Eduki publikatzailea

UPV/EHUn Prestakuntza eta Ikerketa Unitateei Laguntzak emateko Deialdia

Prestakuntza eta ikerketa unitatea

Aurkezteko epea itxita (Eskabideak egiteko amaierako data: 2011/07/20)

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Helburua

Deialdi honen xedea UPV/EHUren Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (PIUak) eratzea da, eskatutako eskaerak eta beren ebaluazioen emaitzak kontuan hartuta. Era berean, dagokion prozedura ezarriko da 2. artikuluan definitutako ikerketa-egiturak unitate hauetara sartzeko, eta, gero, horien jarraipena eta hartutako konpromisoen gaineko ebaluazioa egiteko. Hortaz, hauxe da bilatzen duguna:
a) Erakundearen helburu globalekiko ikerketa-egituren identifikazioa bultzatzea eta horren erantzun kide egitea.
b) Bideak ezartzea, ikerketa-egiturek beren berezitasunen araberako planak eta ikerketa- nahiz prestakuntza-jarduerak egin eta bultza ditzaten.
c) Baliabideak esleitzeko eredu bat egituratzea, gardentasunean eta eskuratutako emaitzen eta lotutako baliabideen arteko zuzentasunean oinarrituko dena.

Horren guztiaren helburua bikaintasuneko inguru zientifiko teknologikoa sortzea da UPV/EHUn, beren adierazle atxikiak hobetzea ahalbidetuko duena.

<strong>PIU-en ezaugarriak</strong>

PIU bat sortzeko proposamenaren hasierako onarpena Ikerketako Errektoreordetzari dagokio, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen aldez aurreko aldeko txostena jaso ondoren. Eraketarako, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) PIU bat hiru ikerketa-egituren edo gehiagoren elkartzearen bidez osatuko da. Gutxienez 10 doktore bildu beharko ditu, UPV/EHUko II iraunkorrak, irakasle laguntzaileak, Ikerbasqueko ikertzaile atxikiak edo Ramón y Cajal programaren ikertzaileak izan daitezkeenak. Denek izan beharko dute kide aktibo dagoen doktorego-programaren batean.
Salbuespen gisa, PIU izateko eskaera ikerketa-egitura bakarrak edo bik egiten dutenean, gutxienez 15 langile izango dira.
Gutxieneko horiek PIUa indarrean dagoen bitartean mantendu beharko dira.
b) PIU bat eratze aldera, ikerketa-egitura bat beste batzuekin batera aurkezten denean, egitura horien kide guztiak PIUren barruan egongo dira, hura eratzen den unetik.
c) PIUak ikerketa-egitura bati atxikita ez dauden ikertzaileak hartu ahal izango ditu.
Langile horien artean, PIUa eratzeari begira, gehienez, doktorego-programetan diharduten bi ikertzaile zenbatu ahal izango dira, aktibo dagoen doktorego-programa baten kide gisa.
aurreko puntuan ezarritako baldintzen eta gutxiengoen zenbaketa kontuan hartuta.
d) PIUak, osatzen duten egiturek garatutako ikerketa-proiektuen bidez zehaztutako ikerketa-jarduerez gainera, doktorego-programen prestakuntzako alderdiak garatzeko xedea izango du.
e) PIUak Koordinazio Kontseilu bat eratuko du, PIUa osatzen duten ikerketa-egitura bakoitzaren ordezkari batek osatua, gutxienez.
f) PIUko Koordinazio Kontseiluko kideen artean, koordinatzaile bat izendatuko da, kanpoko eta barneko ordezkari izango dena.
g) PIUak batera egin beharreko jarduerak deskribatzen dituen Memoria egingo du. Bertan, PIUren materiala, baliabide teknikoak eta giza baliabideak partekatzeko baldintzak ezarriko dira.
h) Ikertzaile batek ezin izango du PIU bati baino gehiagori atxikita egon, deialdi honen ondorioetarako. Era berean, onartutako ikerketa-taldeak ezin izango dira banatu, PIUa eratzeko eskaera aurkeztu ahal izateko.
i) PIUko kideek hainbat doktorego-programatan parte hartu ahal izango dute, baldin eta bera osatzen duten ikerketa-egiturek izaera multidiziplinarioa badute edo PIUren gaiarekin bat ez datorren doktorego-programarik ez badago.
j) PIUra atxikiko dira langile laguntzaileak, prestatzen ari diren ikertzaileak eta PIUa osatzen duen ikerketa-egiturekiko aldi baterako lotura duten beste pertsona batzuk.

PIUak urteko jarraipen-txosten bat aurkeztuko du. Bertan, PIUak eta Ikerketako Errektoreordetzak sinatutako itunean hartutako konpromisoen betetze maila balioetsiko da.
Hiru urtean behin, memoria bat aurkeztuko da, non jasota geratuko diren aldi horretan egindako jarduera guztiak eta hurrengo aldirako konpromiso-dokumentua, baldin eta PIUak bere jarduerarekin jarraitzeko asmoa badu.
Betetze mailaren eta Ikerketako Errektoreordetzarekiko PIUren konpromiso-dokumentu berriaren arabera, memoriak ebaluazio positiboa lortuz gero, PIUak jarraitu ahal izango du.

Tramiteak

Eskaerak UPV/EHUko Ikerketako errektoreari zuzenduko zaizkio, eta UPV/EHUko Erregistro Orokorrean (Leioa), campusetako erregistroetan edo ikastetxeetako erregistroetan aurkeztuko dira. Eskaerak HAAJAPE legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere aurkeztu ahal izango dira.
Eskaerek honako dokumentu hauek bilduko dituzte:
• PIUa sortzeko eskaera
• PIUaren datuak
• Konpromiso-dokumentua, adierazleak hobetzeko proposamena barne
• Egitura bakoitzaren osaera

PDF formatuan aurkeztutako artxiboak bakarrik onartuko dira.

Harremanetarako datuak

Kontaktua: Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza

Posta elektronikoa

Telefonoa