Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2024: Ohiko deialdia
USEko emaitzak
Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.
- Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 14tik aurrera
Emaitzen txartelak
Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.
Horretarako, ekainaren 19tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.
Gogoan izan honako hauek:
- Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Ekainaren 26tik aurrera, berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
-
Noten txartela behin betikoa izango da:
-
Ekainaren 19tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
-
Ekainaren 26tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.
-
Azterketen berrikusketaren eskaera
-
Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
-
Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: ekainaren 14tik ekainaren 18ra.