Deskribapena
Ekimenaren helburu nagusia sormen-industriak (arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideo-jokoak) sustatzea da.
Diseinuaren Campusa
ehuDiseinuaren Campusa unibertsitateak ezagutza sortzeko eta transferitzeko duen berezko konpromisotik sortu da, eta unibertsitate kultura hedatzeko jardueren gune gisa eratu da. Jarduerak, bereziki, diseinu grafikoaren arloan kokatzen dira, baina horri lotutako beste sorkuntza diziplina batzuei begira daude.
«Diseinuaren Campusa» ehuDiseinuaren Campusatik «Bilbao Bizkaia D Week · 2016» ekitaldiaren barruan herritarrei egiten zaien eskaintzetako bat da, eta, aldi berean, gure argitalpen industriari bultzada emateko modu bat.
Unibertsitateak diseinu grafikoaren arloan egindako proposamen hau sortu zen gizakiaren premiak ez direlako mugatzen, edo ez direlako mugatu behar, premia tekniko edo ekonomikoetara. Psikologiaren, kulturaren edo estetikaren arloko premiak –azken batean, neurri handi batean, diseinu grafikoaren kontzeptu orokorra zehazten dutenak– asebetetzea ezinbestekoa da gizarte-inguruneari zentzua emateko eta haren biziegokitasuna eta hura ulertzea ahalbidetzeko. Alde horretatik, diseinu grafikoaren arloan hezteko erantzukizuna, orain dela hogeita hamar urtetik baino gehiagotik gure unibertsitatearen konpromisoetako bat dena, guretzat ez da ekoizpen teknologiko hutsa edo truke ekonomikoa suspertzeko egintza hutsa, baizik eta, batez ere, kultura sortzeko tresna.
Liburu azalak diseinatzetik abiatuta, eta esan behar da argitalpen industriaren funtsezko eremuetako bat dela, «Diseinuaren Campusa» ekitaldian sormen baliabidetzat hartzen da diseinu grafikoa, gizartearen eta kulturaren testuingurua ulertu eta aztertzeari buruzko esperientziak sortzea ahalbidetzen duena, giza jarduerak osorik garatzeko; labur adierazita, diseinua sentitzen eta pentsatzen lagunduko duten harreman bisualak sortzeko baliabide moduan.
Workshop «Liburu-Azalen Diseinu Grafikoa: Irakurketarako Ateak Zabaltzen»
Hizlariak: Leire Fernández eta Eduardo Herrera
2016ko azaroak 28, 29 eta 30, 10:00-13:30 h.
Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Elhuyar aretoa
Abandoibarra, 3 · 48009 Bilbao
Doako asistentzia. Izen-emate eskariaren onarpena beharrezkoa da
Liburu baten azalaren diseinua diskurtso bisualtzat hartuta eta azal bat testuinguru jakin batean kokatutako «testutzat» hartuta, workshop hau pentsaera sortzailearen oinarrian dagoen prozesua bideratzeko beharrezkoa den giro intelektual eta praktiko batean garatu nahi da. «Zerbaitekin zerbait egitera», hau da, esku hartzera, proiektatzera, eraikitzera, beste zentzu bat ematera, eta abarrera… bultzatzeko premisa oinarritzat hartuta, objektu arrunten katalogo bat izango da abiapuntu, eta beren egunerokotasunetik atera eta jatorrizko testuingurutik isolatuko dira berrinterpretatzeko. Hortik aurrera, hunkitzen, astintzen, kupitzen eta nahasten gaituzten ideiak xurgatzeko objektu horiek duten ahalmena hartuko da kontuan. Objektuak esanahi ezberdinekin lotuko ditugu, gauzak eta horien esanahia pentsaera zorrotzaren bitartez eraldatuko ditugu, ohikoa dena irudimenezkoa denarekin lotuko duen eta ezereza ezohikoa denetik bereiziko duen jolasa sortuz. Azken batean, diseinuzko produktuak sortzeko prozesu baten bitartez, horixe baitira berez liburu azalak, ulertuko dugu diskurtso bisualek gainditu egin behar dutela espero dena, benetan komunikatzaileak diren zentzu berriak piztu daitezen.
Leire Fernández eta Eduardo Herrera Arte Ederretako doktoreak dira, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko diseinu grafikoko irakasleak. «Diseinu Grafikoko eta Tipografiako "Letraz" - UPV/EHU Ikertaldea» izenekoaren zuzendariak dira, eta bertan lortutako emaitzei buruzko artikulu ugari argitaratu dituzte aldizkarietan, bai eta liburuak ere, besteak beste, honako hauek: «Prozesu sortzailea kartelen diseinu grafikoan», «Letrak ikusi, entzun eta sentitu» eta «Diseño de cubiertas de libros. Recursos de retórica visual». «Arantzazu Letraz Gunea» eta «ehuDiseinuaren Campusa» diseinu grafikoaren unibertsitate-proiekzioko guneen sortzaileak eta zuzendariak dira. Testurako tipografiarik onenari Diseinuaren, Brandingaren eta Komunikazioaren Nazioarteko «Clap Platinum» saria eta Argitaratze Kalitatearen «Juan de Yciar» saria jaso dituzte, eta Diseinu Iberoamerikarraren Biurteko «BID_16» sarirako izendatu dituzte.
Izen-ematea
Dado el número limitado de participantes en el Workshop se establece el siguiente sistema de inscripción:
20 noviembre: fecha límite para el envío de solicitudes de inscripción. Se enviará un email a la dirección tipografia@ehu.eus indicando:
· Nombre y Apellidos
· Profesión o Titulación
· Dirección postal
· Email
· Teléfono
· Breve curriculum (máximo de 300 caracteres con espacios), en el que pueden especificarse: estudios realizados, experiencia profesional, página web de referencia, situación actual, intereses…
22 noviembre: se contestará a las solicitudes aceptadas
Conference «Irakurtzeko makina diseinatzen»
Hizlaria: Enric Jardí
2016ko azaroak 30, 19:00 h.
Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Baroja aretoa
Abandoibarra, 3 · 48009 Bilbao
Sarrera doan. Etortzeko asmoa edukiz gero, baieztatu hemen: www.eventbrite.es
Zuzeneko emanaldia
Enric Jardí Elisava eskolako irakaslea da. Gaur egun Eina eskolako «Tipografia Aurreratua» masterraren zuzendaria eta Ramon Llull Unibertsitateko "Publizitateko Arte Zuzendaritza" masterreko irakaslea da. «Propaganda» estudioaren eta «Type-Ø-Tones» tipografia taldearen sortzailea da. Tipografiaren arloan lan egiteaz gainera, batez ere aldizkariak, liburuen azalak eta irudi korporatiboak diseinatzen egiten du lan. ADG-FAD Diseinatzaile Grafikoen eta Arte Zuzendarien Elkarteko lehendakaria izan da. «Veintidós consejos sobre tipografía (que algunos diseñadores jamás revelarán) y veintidós cosas que nunca debes hacer con las letras (que algunos tipógrafos nunca te dirán)» eta «Pensar con imágenes» liburuak argitaratu ditu. Kataluniako Generalitatearen Kultura Sari Nazionala jaso du Diseinua atalean.