Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Erakusketa

TIRABIRAK. Tiras que aflojan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/18 Noiz arte: 2016/03/08, 19:30 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Inaugurazioa datorren otsailaren 18an izango da Bizkaia Aretoan, 19:30etan

"TIRABIRAK" erakusketak 1977 eta 2016 urte arteko binetak jasotzen ditu euskal gatazkaren inguruan. Lau hamarkada luze horietan jendarteak pairatutako 150 gertakari aukeratu eta egunkarietan aztertu ditugu. Lehendabiziko hamarkadetan argitaratutako binetak bost egunkaretatik bildu ditugu: Deia, Egin, El Correo, ABC eta El País. 1988tik aurrera aldiz, arestian aipatutakoei, Diario de Navarra gehitu diogu, 1989an El Mundo eta 1990ean Euskaldunon Egunkaria. Hortaz, azken hogeita sei urteak aztertzerakoan gertakari bakoitzeko, gutxienez, zortzi egunkari behatu ditugu. Hala ere, kasu batzuetan, La Razón, Diario de Noticias de Navarra, La Vanguardia, Diario 16, eta Ipar Euskal Herriko Enbata, Sud Ouest edo Le Journal du Pays Basqueko tirek ere gure erakusketa aberastu dute Batutakoak ez dira urte luze hauetan argitaratu diren guztiak, noski, baina erakusketara marrazkilarien unibertso zabala ekarri dugula deritzogu: Zaldieroa, Máximo, Zulet, Peridis, Tasio, Forges, Máximo, Oroz, Olariaga, Ripa, Mattin, Ricardo & Nacho, Martín Morales, Aós, Martintxo, Ramón, Iñaki & Pintu, Dusón, Idígoras & Pachi, Mingote, Angel & Guillermo, Jon Zabaleta, Michel Iturria, Juan Carlos Eguilleor, Romeu, Puebla, Rafa Ramos, Adur, Antón, Axpi, Endika, Eneko, Ferreres, Gallego & Rey, Jon Pedro, Koldo, López & Pérez, Mad, Mokordo, Ori, Peli, El Perich, Ricardo, Romeu, Tulino eta Xim.

Tirabirak erakusketa mamitzeko, 15.000 egunkari inguru aztertu ditugu eta lagina osatzeko 30.000 bineta baino gehiago ikuskatu. Horietatik, gatazkarekin zerikusia duten3.500 bineta izan dira aukeratuak. Azkenik, 500 inguru ekarri ditugu erakusketa fisikora eta beste asko webgunean egongo dira ikusgai.

Euskal gatazkaren baitako talka politikoa zuzenean islatu da egunkarietako binetetan. Editorialetan edo berriak erakusteko moduan bezala, iritzi kontrajarriak adierazi dira bineten bitartez. Azken hauetan gainera, ez da falta izan hain eskertzekoak diren pentsamolde kritika eta ironia ere.

Lagun hurkoaren zioak eta arrazoiak ezagutuko ditugu bineten eskutik, gatazkaren oinarrian dagoen ideien talka aintzat hartzeko eta partekatzeko aukera..

Judith Butlerren hitzetan, dolua eragin duten une bortitzak testuinguruan kokatu beharko genituzke. Gertakarien garaiak ezagutzerakoan, iraganari botatako begirada kritikoaren bitartez, etorkizunean gisa bereko nahigabeak errepika ez daitezen. Zentzu horretan, testuinguru horri buruzko ikuspegi ezberdinak ezagutzeko eta aintzat hartzeko lagungarri izan daitezke egunkarietako binetak.

"TIRABIRAK / tiras que aflojan" euskal gatazkaren gaia jorratzen duten bineten gaineko proiektua da. Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak, Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren babesarekin, euskal gatazkari buruzko tira grafikoen gainean laginketa sistematiko eta zabala burutu du. Proiektu transmediaren lehendabiziko emaitza duzue erakusketa ibiltari hau Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan.