Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

BIA Urban Regeneration Forum

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/13 Noiz arte: 2016/07/16, 09:00 - 20:00

Deskribapena

BIA Urban Regeneration Forum II. Zientzia Biltzarraren txostenak, komunikazioak eta mahai inguruak Youtube kalean ikusgai daude.

BIA Urban Regeneration Foruma Bilbon ospatuko da 2016ko ekainaren 13tik uztailaren 16ra arte.

Zer da BIA Urban Regeneration Forum?

Abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko nazioarteko eztabaidarako eszenatokia da. Bilboko hiria arkitektura eta hiri-birsorkuntzaren eredutzat hartuz, astebeteko iraupena izango duen jarduera honek hiri kontsolidatuaren birsorkuntza izango du ardatz. BIA Urban Regeneration Forumek malgutasuna sustatuko duten proposamenak biltzeko topagunea eskaini nahi du, sormenezko loturak ahalbidetzeko asmoz. Hirigintzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko elkarrizketa erraztu nahi du, birsorkuntzaren gakoak partekatzeko eta baliabideen erabilera egokia eta hirigintza arloko programazioan, diseinuan, eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan berrikuntza sustatzeko asmoz, betiere oreka iraunkorra lortzeko helburuari begira. BIA Urban Regeneration Forumek esperientzia esportagarriei buruzko ondorioak biltzearen alde, ezagutza partekatzearen alde eta hiri osasungarriak lortzeko erronkari soluzio inspiragarriez aurre egitearen alde apustu egiten du. Jarraipen-bokazio garbiaz, hauexek dira egitarauan proposatutako jardueretako batzuk:

  • Nazioarteko Biltzar Zientifikoa
    Mundu profesional eta akademikoari zuzendutako hitzaldiak, maila desberdinetan sailkatuta.
  • BIA Saria: "Bilbao Bizkaia Architecture" Saria
    Golardo honen bidez, arkitekturaz eta hiri-birsorkuntzaz Bizkaiko gizartearen garapenean lagundu duten gizabanakoak saritu nahi dira.
  • Beste jarduera batzuk
    Foroan gaineratutako ekimenen barnean, BIAk herritarren partaidetza sustatuko du erakusketa eta jarduera desberdinen bitartez. Horrela, hirigintza-ondareari balioa eman nahi zaio, herritarren partaidetza sustatuz.