Jardueren historikoa

Konferentzia

Tracking 2019

Noiz eta non

2019/12/16, 18:00 - 00:00

Deskribapena

Master Classes - Zinema-zuzendariak

Paco Plaza

Carlos Vermut

 

  • Abenduak 16
  • 18:00
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Mitxelena Aretoa

Sarrera libre aforo bete arte

 

Paco Plaza

Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen (Irudiaren Zientzien adarra) Valentziako Unibertsitate Politeknikoari atxikitako CEU San Pablo erakundean, eta Zuzendaritza Zinematografikoan diplomatu zen Madrilgo Erkidegoko Zinematografiaren eta Ikus Entzunezkoen Eskolan (ECAM).
Zinema-zuzendaria da (bere lanetako batzuk dira, besteak beste, “El segundo nombre” eta “Romasanta”), baita gidoilaria, ekoizlea eta editorea ere.
Zinema espainiarrean oihartzun handiena izan duen bere lanetako bat “REC” saga da, Jaume Balaguerórekin batera egina. Saga horretako filmek guztira 26 sari eta 17 izendapen lortu dituzte hainbat zinema-jaialditan.
Berriki, “Verónica” eta “Quien a hierro mata” lan arrakastatsuak estreinatu ditu. Azken horrek Luis Tosar du protagonista, eta harrera oso ona egin diote ikusleek, baita kritika espezializatuak ere. 
Bestetik, telebistako zenbait proiektutan ere parte hartu du: Narciso Ibañez Serradorren “Historias para no Dormir” eta “Cuento de Navidad” TV Moviea. Horrez gain, RTVEren “El Ministerio del Tiempo” telesail goraipatuko kapitulu bat ere zuzendu zuen.

 

Carlos Vermut

Ilustrazioa ikasi zuen Madrilgo Número Diez arte eskolan, eta bere lehen lanak El Mundo egunkarian egin zituen, ilustratzaile gisa. 2006an komikien arloko Injuve saria irabazi ostean, berak bakarrik eginiko lehen komikia argitaratu zuen: “El banyán rojo”. Lan horrekin, lau izendapen lortu zituen Bartzelonako 25. Nazioarteko Komiki Azokan. 2008an TVEko “Jelly Jamm” telesaileko sortzaile gisa lan egin zuen. Hurrengo urtean, Notodofilmfest jaialdiaren VII. edizioa irabazi zuen “Maquetas” izeneko film laburrarekin, zeinari oso harrera ona egin baitzion kritikak. Beranduago, 2010ean, beren lehen film luzearen gidoia idazten hasi zen: “Diamond Flash”. Gidoia zenbait ekoiztetxetara bidali zuen, baina ez zuen erantzunik jaso. Hori horrela, 2011n Psicosoda Films ekoiztetxea sortu zuen eta “Diamond Flash” filma modu independentean kaleratu zuen. Ekainaren 8an, filma online estreinatu zen zuzenean, zinema online ikusteko Filmin plataforman. Estreinaldiaren egunean bertan trending topic izan zen Espainian, eta zinema online ikusteko atarian ikustaldi gehien izan zituen filma izan zen bi astez. Bere bigarren film luzea, “Magical Girl” izenekoa, Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen. Hilabete horretan bertan, Donostia Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zuen, eta Urrezko Maskorra irabazi zuen. 2017an, orain arte egin duen azken filma grabatu zuen Apache Films ekoiztetxearekin, “Quién te Cantará”, Najwa Nimri eta Eva Llorach aktoreak protagonista dituena.