Zientzia eta Teknologia Fakultateko VIII. Ikerkuntza Jardunaldiak
Apirilaren 26an eta 27an Zientzia eta Teknologia Fakultatean VIII. Ikerketa Jardunaldiak egingo dira.
Asteazkenean, apirilak 26, 11:00etan, VIII. Jardunaldien inaugurazio ofiziala egingo da Paraninfoan. Bertan izango dira Fernando Plazaola Dekanoa, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Inmaculada Arostegui Ikerketaren arloko Errektoreordea. Inaugurazioa amaitu ondoren, Grande Sallen egongo diren posterrak bisitatuko dira eta kafe bat zerbitzatuko da.
Ondoren, 12:00etan, Javier García Martínez irakasleak, IUPACeko Presidenteak, Inaugurazio Hitzaldia emango du, “MÁS VALE CIENTO VOLANDO: emprender desde la Ciencia”.
Apirilaren 27an, osteguna, 9:30ean, Gradu Aretoan, UPV/EHUko doktoratu ondoko ikertzaileekin mahai-ingurua egingo da. 10:30ean hasiko dira doktoratu aurreko ikertzaileen ahozko aurkezpenak. Aurkezpenak arlo hauetan banatuko dira: Biozientziak (0.23 gela), Geologia (0.8 gela), Matematika (0.8 gela), Kimika (Gradu Aretoa), Ingeniaritza Kimikoa (1.A1 hitzaldi-gela) eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa (0.19 gela).
Zentroko ikertaldeek aukera izango dute beren ikerketa poster moduan aurkezteko (ikertalde bakoitzeko bana), zeinean ikerketa ildo guztien laburpen bat agertzen den. Fakultateko Grande Sallen egongo diren posterren erakusketara bisita gidatuak egingo dira, titulazio desberdinetako ikasleekin.
Ahozko komunikazioak amaitzean, posterrak bisitatuko dira eta kafe bat zerbitzatuko da Grande Sallen. Ondoren, “Zientzia eta Teknologia Fakultateko VIII. Ikerketa Jardunaldietako Poster Onenaren Saria” emango da eta Fakultateko dekanoak amaitutzat emango ditu jardunaldiak.