XSLaren edukia

Irakasleak

ITXARO PEREZ URZELAI

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza II
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
itxaro.perez@ehu.eus

Biokimikan lizentziaduna (2004) da, eta Tesia Fisiologia Sailean egin zuen (Medikuntza eta Erizaintza Fak. UPV/EHUn), biomarkatzaile peptidikoen aktibitateek hesteetako minbiziaren garapenean duten eragina (2011) ikerketari buruzkoa.

2009an hasi zuen irakaskuntzako ibilbidea Odontologiako Graduan, baina 2011tik Erizaintzako Graduan irakasten du. 2019. urtetik Irakasle Agregatua da.

Unibertsitateko kudeaketari dagokionez, Erizaintza I Saileko Idazkaritza Akademikoa izan da 3 urtez baino gehiagoz (2016-2019), eta Fakultateko Antolakuntza Akademikoko Batzordeko kidea izan da. Lau urtez ere kide izan da Kalitate Batzordean, Ingurugiroaren hobekuntzarako Batzordean, Euskara Batzordean, Saileko Ezohiko Azterketen Berrikuspeneko Batzordean.

BioCruces Ikerketa Institutuko partaidea da, fundazioa sortu zenetik; Minbizietako Biomarkatzaileak ikertaldean, Rafael Pulido buru dutela. 23 artikulu zientifiko JCR argitaratu ditu, eta sistema peptidikoekin eta tumoreen garapenarekin lotutako 9 proiektutan parte hartu du, eta horietako baten ikertzaile nagusia izan da.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-1860-1755