Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Gai izatea lan egiteko hainbat ingurunetan (eskola ingurunea, asistentziala, osasunekoa eta soziosanitarioa), bai eta lanbide bakarreko eta lanbide anitzeko taldeetan ere. Aholkularitza eskaintzea prebentzio eta laguntza logopedikoari loturiko gaiei buruzko arreta eta hezkuntza politikak egiteko eta gauzatzeko.
- Gai izatea lanbidean aritzeko, pazientearen autonomia, determinatzaile genetikoak, demografikoak, kulturalak eta ekonomikoak errespetatuz, justizia sozialaren printzipioak aplikatuta eta eraldatzen ari den mundu testuinguru batean osasunaren inplikazio etikoak ulertuta.
- Gai izatea modu argian eta eraginkorrean komunikatzeko pazientearekin, haren senideekin eta haren arretan esku hartzen duten gainerako profesionalekin, solaskidearen ezaugarri soziolinguistiko eta kulturaletara egokituta.
- Komunikazio sistema handigarriak hautatzeko, inplementatzeko eta horiek ikasteko trebetasuna izatea, bai eta protesiak eta laguntza teknikoak diseinatu eta erabiltzea ere, pazienteen baldintza fisiko, psikologiko eta sozialetara egokituta.
- Komunikazioan, hizkuntzan, mintzamenean, entzumenean, ahotsean eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioetan egiten den esku-hartze logopedikoaren oinarri biologikoak (anatomia eta fisiologia), psikologikoak (prozesuak eta garapen ebolutiboa), linguistikoak eta pedagogikoak ezagutzea eta integratzeko gai izatea.
- Komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmenduak prebenitzeko ekintzak diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea.
- Komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmenduen bilakaera aztertzea, ebaluatzea, diagnostikatzea eta pronostikoa egitea, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, historia klinikoa interpretatzeko gaitasunean oinarrituta, ahalik eta informazio onenean eta segurtasun klinikoko baldintzetan oinarritutako printzipioak aplikatuta.
- Komunikazioaren, hizkuntzaren, mintzamenaren, entzumenaren, ahotsaren eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioen nahasmenduak ezagutzea.
- Lanbidearen printzipio etikoak eta legalak praktikan txertatzea, eta gizarte eta komunitate alderdiak uztartzea erabakiak hartzean.
- Lanbideari dagozkion miaketa teknikak eta tresnak erabiltzea, eta emandako datuak erregistratzea, sintetizatzea eta interpretatzea, informazio multzo osoaren barruan sartuz.
- Logopediaren alorrean ebaluatzeko eta diagnostikatzeko teknikak eta tresnak ezagutzea eta modu kritikoan baloratzea, bai eta esku-hartze logopedikoaren prozedurak ere.
- Logopediaren oinarri diren oinarri zientifikoak eta haien bilakaera ulertzea, eta modu kritikoan baloratzea logopediari loturiko ikerketaren berezko terminologia, saiakuntza klinikoak eta metodologia.
- Logopediari loturiko prebentzio programak ezagutzea, diseinatzea eta aplikatzea, eta komunikazio trebetasunak sustatzea herritarren artean.
- Miaketa, diagnostiko, jarraipen, amaiera eta deribazio txostenak egitea eta idaztea.
- Tratamendu logopedikoak (indibidualak nahiz kolektiboak) diseinatzea eta gauzatzea, helburuak eta etapak ezarriz, metodo, teknika eta baliabide eraginkorrenekin eta egokienekin, kontuan harturik gizakiaren eboluzio etapak.