XIV. Jardunaldiak: Partaidetzaren inguruko hausnarketak eta esperientziak
- News
First publication date: 24/10/2024
Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan egin da gaur Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldien XIV. edizioko lehen jardunaldia. Aurten, ‘Partaidetzaren inguruko hausnarketak eta esperientziak’ dute ardatz jardunaldiok.
Jardunaldien hasieran, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak nabarmendu duenez, “Funtsezkoa da hainbat sektoretan parte hartzea, esaterako zerbitzuetan, ostalaritzan, nekazaritzan, eraikuntzan edo teknologian, erronka ekonomikoei aurre egitea, ohitura, hizkuntza, tradizio edo gastronomia berriak sartzea, besteak beste, jatorri atzerritarra duten pertsonen komunitatearen partaidetza aktibatzeko”. Ildo horretan, azpimarratu du beharrezkoa dela gizarte osoaren inplikazioa, benetako parte-hartzea egituratu nahi badugu; izan ere, “interakzioa funtsezkoa da”, eta “elkartzeko eta hartu-emanetarako guneak sortu behar dira, denok eroso sentitzeko”.
Bestalde, Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak adierazi duenez, “etorkinen kolektiboaren integrazioaz hitz egiten dugunean, askotan ahaztu egiten zaigu gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeak duen garrantzia, integrazio hori benetakoa eta eraginkorra izateko funtsezko dimentsio gisa. Horregatik, kongresu hau benetan ekarpen handia da gai horien guztien inguruan hausnartzen jarraitzeko”.
Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Biltzen – Integraziorako eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak antolatu dituzte jardunaldiak, eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren laguntza izan dute.