euskaraespañol

Congress

Ziberkazetaritzaren eta Komunikazio Digitalaren Nazioarteko XVI Kongresua

When and where

From: 11/11/2024 To: 12/11/2024, 09:00

Description

Azaroaren 11n, astelehenean, goizeko 09.00etan Ziberkazetaritzaren eta Komunikazio Digitalaren Nazioarteko Kongresuaren hamaseigarren edizioa hasiko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. “Komunikazioaren iraultza: adimen artifiziala eta informazio-desordenak” izenburupean, aurrerapen teknologikoen ondorioz eman den kazetaritzaren bilakaeraren gaia landuko dute, horrek dakarrenari ere erreparatuz.

Kongresua Gureiker ikerketa taldeak antolatu du, bere azterlanek teknologia digitalek komunikabide-enpresen berrikuntza-, negozio- eta eduki-estrategian duten eragina dute ardatz, gizarte hiperkonektatua eta iritzi publikoa garatzeko, egiaren osteko testuinguruan.

Kongresua online jarraitu ahal izango da, EHUTB kanalaren bidez.

Informazio gehiagorako: programazioa ikusi