Munduko Landareen I. Azoka
2015eko urriaren 24 eta 25a. UPV/EHUko Arboretum
Aurkezpena
Bost kontinenteetako landareen I. azoka egin da 2015ko urriaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
Helburu hauek lortu nahi izan dira:
- Ezagutzera ematea landareen garrantzia, hala ingurugiroaren zaintzaile gisa nola pertsonen bizitzarako beharrezkoak diren zenbait zikloren erregulatzaile gisa.
- Hiritarrak sentsibilizatzea gure lorategietan zein gure basoetan dauden landareak zaintzearen premiaz, egungo baliabide naturalak aprobetxatzeko aukera emango duen gestio jasangarri eta errespetagarria aplikatuta, etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe.
- Landareak eta, oro har, gune berdeak zaintzeko ezagutzak eta teknikak irakastea.
- Landareen erabilerari buruzko informazioa ematea, bai eta landareetatik ateratzen diren produktu naturalei buruzkoa ere, nabarmenduta pertsonentzat duten balioa.
- Ekoizleen urteroko azoka sortzea, hiritarrengana hurbiltzeko aukera izan dezaten.
Azoka UPV/EHUko Arboretumean egin da, 2008. urtean zabaldu zen ingurune paregabean. Arboretuma hiritar guztiei dago irekita eta 19 hektareako azalera dauka, hiru kilometroko bideen bitartez lotuak. 130 espezietako 1.700 zuhaitz daude bertan. Arboretuma, gainera, gune babestua da 2012. urtetik eta aldundiak hainbat basa animalia askatu ditu bertan: basahateak, zapelatz liztorjaleak, belatzak, apo hontzak, Harris zapelatzak, urubiak, kirikinoak, apoarmatu korrontezaleak eta abar (Arboretumari buruzko informazio gehiago web orri honetan:
www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/arboretum)
Azoka
27 ekoizlek etorri dire eta euren bildumak aurkeztu dizkigute.
Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izan ditugu, oso prezio onean.
Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuta zegoen azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili dira. Umeentzako jolasgunea ere izan da.
Animatu nahi zaituztegu, etorkizuneko edizioetan, ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Jakingarriak
- Aparkalekuak: antolatzaileek bi aparkaleku atondu zituzten Arboretumaren inguruetan.
- Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
- Sarrerak: sarreraren prezioa euro bat izan zen (12 urtetik beherako umeentzat dohainik) eta azoka sarreran erosi zen
- Doako autobus zerbitzua : Metroz etortzen ziren bisitariek, Erandiotik (Astrabudua metro geltokian eta Iturri-bengoan) eta Leioatik (Leioa metro geltokian eta Boulebarrean) UPV/EHUerainoko doako autobus zerbitzu bat izan zen. Autobus zerbitzua izan zen larunbatean eta igandean 10:00 etatik 18:00 arte .
Landare Erakusleak
SALMENTA POSTUA ZENBAKIA | IZEN KOMERTZIALA ETA PROBINTZIA | LANDARE ERAKUSLEAK INFORMAZIO | EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK |
---|---|---|---|
1 | PLANTAROMED MÁLAGA |
Alonsi Navarro Chaves |
Landare aromatikoak, sendabelarrak eta haziak |
2 | LURBERRY MINTEGIA GIPUZKOA |
Ruben Sabalza Hernaez |
Basafruituak eta fruitu txikiak |
3 | VIVEROS ORTEL/CAMELIAS DEL ATLÁNTICO A CORUÑA |
Eusebio López Redondo |
Camellia, Magnolia, Hydrangea, gorostiak |
4 | VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK NAFARROA |
Fulgen Sútil Llona |
Zuhaixka eta zuhaitz apaingarriak, landare apaingarriak |
5 | LES FILLES DU VENT/ LES FILLES DE L´ EAU FRANTZIA |
Julien Baussay Tlfno. : 00.06.20.72.21.95 lesfillesduvent@hotmail.com www.lesfillesduvent.fr |
Gramineo apaingarriak |
6 | IABITI LANDARAK BIZKAIA |
Jose Mesa Díaz Tlfno. : 944.522.370 agroturismo.iabiti@gmail.com |
Modu tradizionalean hazitako iratzeak |
7 | HEMEROCALLIS RAMÓN GARCIA BARCELONA |
Ramon Garcia i Segarra |
Hemerocallis eta Iris |
8 | GARAIA SDAD COOP BIZKAIA |
Borja de la Quintana Tlfno.: 609.981.442 ornamental@garaia.net |
Modulukako landare-hazkuntza |
9 | VIVEROS GREENATURA ARABA |
Julia Bermúdez Pérez Tlfno. : 617.359.091- 661.540.358 viverosgreenatura@gmail.com info@grupocresme.com |
Basogintzako landareak, landare apaingarriak eta sasoian sasoikoak |
10 | PLANTAS VILLOR ASTURIAS |
Julio Luis Oliver Fonteriz |
Fuchsia eta Begonia |
11 | VIVEROS GONDRA S.L. BIZKAIA |
Joseba Muñoz Tlf: 652.777.467 josebam9@hotmail.com |
Sasoian sasoiko landareak |
12 | VIVEROS EL MONTAÑES (VIVEROS TAFALLA) NAFARROA |
Juan Carlos Esain Gorriti Tlf: 650.520.590 viverostafalla@hotmail.com |
Landare aromatikoak |
13 |
TROPIC FLORE FRANTZIA |
Daniel Laveque |
Landare epifitoak eta bromeliak |
14 | SINGULAR PLANT BIZKAIA |
Luis Fernandez Marco |
Lithops, kaktusak eta landare zukutsuak |
15 | FLORA DEL TRÓPICO MADRID |
Ruben Velázquez Marrero |
Landare karniboroak, orkideak eta bromeliak |
16 | IRUN BONSAI GIPUZKOA |
Javier Lumbreras Muiño |
Kanpoko eta etxe barruko bonsaiak |
17 | LAFITTE FRANTZIA |
Isabelle Betbeder |
Zuhaitz eta zuhaixka apaingarriak, koniferoak |
18 | VIVEROS EL JARDIN VALENCIA |
José Puig Orduña |
Landare tropikalak eta subtropikalak |
19 | CÍTRICOS EL JARDÍN VALENCIA |
José Puig Orduña |
Bildumako zitrikoak |
20 | TROPIQUE PRODUCTION FRANTZIA |
Pascal Bartkowski |
Hedychium, Colocasia, Musa |
21 | CACTUS ISLAYA (VIVEROS ISLAYA) GIPUZKOA |
Juan David Pollacino |
Landare zukutsuak eta kaktusak |
22 | C.B. ITURRIAGA BIZKAIA |
Alberto Calabozo- Amaia Amondarain Tlfnos. : 651.704.835- 665.728.052 iturriagacb@gmail.com |
Cyclamen eta sasoian sasoiko landareak |
23 | VIVEROS ZUNOYAR GIPUZKOA |
Isidro Ezponda Tlfno. : 605.706.897 zunoyar@hotmail.com |
Landare apaingarriak, Bougainvillea, Jasminum, Begonia |
24 | SALA GRAUPERA BARCELONA |
Albert Sala |
Landare mediterraneoak |
25 | ELEMENTAL BIZKAIA |
Diego Berastegi Tlf: 609.945.126- 946.841.261 heliotropos@hotmail.com |
Landare aromatikoak eta erabilgarriak |
26 | ETXELORE BIZKAIA |
Unai Ureta Tlfno. : 620.225.330 info@etxelore.net |
Sasoian sasoiko landareak eta zuhaixkak |
27 | LE PETIT GÉANT BARCELONA |
Jaume Rexach Tlfno. : 647.730.407 infos@lepetitgeant.eu |
Belar bizikor eta gramineo apaingarriak |
Azoko Argazkiak
.