Info_Donación Órganos Bosque

Emariak

Organo-emaria

Organoak eman nahi dituzten pertsonek Alcer Elkartera jo beharko dute (tel.: 94.459.87.50 - Haro plaza, 1. behea. 48006 BILBO), edo euren helbidera sartu www.alcer.org.

Hildako emaileen hartze protokoloa.

*OHARRA: Oraingoz, emariak MOZTUTA daude.

Hildako emaileen gorpuak hartzeko prozedura

  1.  Emailea hiltzen denean, horren berri eman behar zaio Neurozientziak Sailari, gorpua hartzeko tramiteak egiten hasi gaitezen. Heriotza astegunean izan bada, astelehenetik ostirala bitartean, deitu idazkaritzara: 94 601.28.78)
  2.  Heriotza larunbatean, igandean edo jaiegunean izan bada, telefono mugikorrera deitu behar da (686.32.02.44). Ezinezkoa bada telefono horren bidez harremanetan jartzea, deitu unibertsitateko telefono zentralitara (94.601.20.00*), eta unibertsitatea bera ahaleginduko da saileko kideren batekin harremanetan jartzen gorpua har dezan.
  3. Heriotza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izan bada, sailaren aholkua da hurbilen dagoen Medikuntza Fakultateari jakinaraztea.
  4. Unea heltzen denean -behin urte batzuk igarota-, gorpua erraustu egingo da (familiak ez du ezer egin beharko).

 

EZ da gorpurik hartuko ondorengo egoetaran:

  • Heriotzaren ondorioz esku-hartze judizialik egongo bada (istripua eta abar)
  • Emaileak gaixotasun infekzioso eta kutsagarririk izan badu heriotzaren unean (hepatitisa, HIESA, tifusa, sukar horia, kolera...)
  • Autopsia egin bazaio
  • Organorik kendu bazaio transplantea egiteko (begiak salbu)

 

UNIBERTSITATEKO TELEFONO ZENTRALITA (94.601.20.00)