ENTZUTE-SAREA-Laguntza sozialerako baliabideak

Laguntza sozialerako baliabideak

Zaurgarritasun ekonomiko eta sozialeko egoeretan ikasleak eskura dituen zerbitzuak, programak eta ikasketetarako laguntzak dira.

Arrakasta programa

UPV/EHUk foru diputazioekin batera abian jarritako programa bat da, haur eta nerabeen babeserako sistemen barruan dauden gazteei zuzendua, unibertsitatean sartzeko eta ikasketak arrakastaz bukatzeko aukera izan dezaten.

Errefuxiatuentzako eta asilo eskaria egin duten pertsonentzako UPV/EHUren arreta programa

Asilo eskaria egin baduzu edo errefuxiatua bazara, laguntza emango dizugu unibertsitateko ikasketekin zerikusia daukaten premia bereziei erantzuteko.

Bilboko Gazte solidarioen etxebizitza programa

Etxebizitza arazoak badituzu, pisukideekin bizi ahal izango zara Otxarkoaga eta Bilbo Zaharrean. Hileko errenta merkeari gehitu beharko dizkiozu uraren eta argiaren gastuakAukera interesgarria izan daiteke zuretzat.

Gazte solidarioen etxebizitza programa Santurtzin

Santurtziko Gazte Solidarioen programan sei plaza eskaintzen ditugu pisukideekin bizitzeko Mendialde auzoan

Peñascal Kooperatibaren elkarbizitza programa

Peñascal Kooperatiba irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba bat da, eta elkarbanatzeko pisuak eskaintzen ditu EUP/EHUko ikasleentzat Bilbon, Deustu, San Frantzisko eta Arabella auzoetan.

Kuvu, Adineko pertsonekin elkarbizitza programa

Kuvu programa bizikidetasun sozialean datza eta bertan, pertsona nagusi bat beste gazte batekin batera bizitzen jartzen dira prezio baxuko alokairu baten truke

Nahitaezko aseguruak

Istripuren bat, gaixotasunen bat edo ezbeharren bat izanez gero, begiratu zeintzuk diren “EHU Ikasle” aseguruaren eta eskola aseguruaren prestazioak.