euskaraespañol

Espazio Publiko Partekatua

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/19

NON: Euskal Herriko Unibertsitatea. NOIZ: 2024ko irailaren 22ra arte. NORK: UPV/EHU.

 

Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du Mugikortasunaren Europako Astearekin, eta era guztietako jarduerak antolatu ditu, aurrez aurrekoak zein online.

Dagoeneko egin ez baduzu, garaiz zaude oraindik programatutako jardueraren batean parte hartzeko.

Kanpainaren helburuak oinarri ditu osasun publikorako eta ingurumenerako onurak, garraiobide iraunkorragoak erabiltzeari lotuta, bereziki, garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus