oficom-campusa

Campusa

Euskal Herriko Unibertsitatea 2000. urtean hasi zen Campusa aldizkaria argitaratzen, gure erakundearen jarduera unibertsitateko kideen artera eta oro har jendeari zabaltzeko. 14 urte igarota eta 83 ale paperean argitaratu ostean, ibilbide hori 2013ko azaroan amaitu zen. Bada, orain berpiztu egin da Campusa, orduko pausoei jarraituta eta tresna digital berrietara egokituta.

Hemendik aurrera, kazetaritzaren ikuspuntutik emango dugu unibertsitateko eguneroko gaien berri, barneko komunikazioa sustatuta, ezagutza bultzatuta eta sentsibilitateen arteko zubi lana eginda. Campusaren helburua da garenaren eta egiten dugunaren erakusleiho bihurtzea, arreta berezia jarriz ikerketan.

Campusa harremanetarako:

banner-campusa