Eduki publikatzailea

"UNIKOAK ARABA 2024/25" Kultur jarduerak antolatzeko ideia lehiaketa

Deialdiaren helburua da Arabako Campuseko ikasleen ideiak biltzea, euskara eta euskal kultura bultzatzeko jarduerak antolatzeko (jardunaldiak, tailerrak, kontzertuak, zinema, antzerkia, poesia, etab.).

Deialdia UPV/EHUko Arabako Campuseko edozein gradutako eta graduondokotako ikasleei zuzendatu dago.

Parte hartzaileek eskabide orria bete eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dute: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus. Proposamenak aztertu ondoren, batzorde batek erabakiko du zeintzuk diren onenak eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak garatuko ditu ikasleekin elkarlanean.

Proposamenak aurkezteko epea: 2024ko abenduaren 13a arte irekita egongo da; ekintzak 2025eko urtarriletik aurrera antolatuko dira.