Eduki publikatzailea

Jantokiak eta kafetegiak

UNIBERTSITATEKO KAFETEGIA ETA JANTOKIA

ARABAKO CAMPUSEKO PABILOIKO JANTOKI-ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA

Tamar enpresak UPV/EHUri jakinarazi dionez, jantoki-zerbitzuko trukatu gabeko menu-bonuen dirua itzultzeko, kaltetuak enpresarekin harremanetan jar daitezke 636710971 telefono-zenbakira deituta.

Edonola ere, unibertsitateak eskura dituen baliabide guztiak jartzen jarraituko du, enpresa emakidadunak erabiltzaileak konpentsatu ahal izan ditzan. Horregatik, pabiloiko atezainaren telefonoan (945 01 43 65) bonuak konpentsatzeko eskaerak jaso eta erregistratzen jarraituko dugu.

Egoera horrek unibertsitate-komunitateari eragin diezazkiokeen eragozpenak ulertzen ditugu, eta, horregatik, jakinarazten dugu unibertsitateak jendearentzako kafetegiak dituela campuseko hainbat zentrotan (Farmazia Fakultatean, Letren Fakultatean, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskolan), eta gune ugari dituela unibertsitate-komunitateak bere tupperrak berotu eta jan ahal izateko. Hala nola, Unibertsitate Pabilioiko kafetegi-gunea, non bi mikrouhin-labea instalatu diren.

Bestalde, dagoeneko hasi dira beste lizitazio bati ekiteko izapideak, Campuseko jantoki-zerbitzua kudeatzeko enpresa emakidadun bat izateko.

Berriz ere barkamena eskatzen dugu egoera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.

 

Ikastegietako kafetegiak: