Munduko Landareen V. Azoka
2019ko urriaren 5ean eta 6an. UPV/EHUren Arboretumean
Aurkezpena
Munduko Landareen V. Azoka egingo da 2019ko urriaren 5ean eta 6an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Azoka
37 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Landare erakusleak
PUESTO | NOMBRE COMERCIAL | VARIEDADES QUE PRODUCE |
---|---|---|
1 | PLANTAROMED Málaga |
Landare usaintsuak eta sendagarriak eta haziak |
2 | VIVEROS ORTEL A Coruña |
Cameliak, Magnoliak, Bildumatako Ilex |
3 | PLANÉTE PELARGONIUM Frantzia |
Bildumatako Pelargoniumak |
4 | PLANTES MINIATURES Frantzia |
Landare kaudiziformeak , Euphorbia eta landare krasak |
5 | FLORA DEL TRÓPICO Madril |
Tropikoko orkideak |
6 | TODOPLANT BULBOSAS Sevilla |
Hegoafrikako landare erraboildunak. Bildumatako landareak. Udaberriko eta udazkeneko erraboilak |
7 | VIVEROS EL JARDÍN Valentzia |
Landare tropikalak eta subtropikalak |
8 | CÍTRICOS EL JARDÍN Valentzia |
Bildumatako zitrikoak |
9 | VIVO PLANT-SALA GRAUPERA Bartzelona |
Klima mediterraneoko landareak: zuhaixka- formakoak eta bizikorrak |
10 | VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK Gipuzkoa |
Mandevilla, Euphorbia Milii, Caladium, Adenium Obesum, … |
11 | PERIGORD PLANTES Frantzia |
Senpervivuum, sédum y gramineak |
12 | VIVER TRES TURONS Bartzelona |
Iberiar Penintsulako uretako bertoko landareak |
13 | ARCHITECTURE VEGETALE Frantzia |
Miniaturazko paisaiak eta landare egokituak (bonsaiak, krasak, …) |
14 | BALANTIUM A Coruña |
Zuhaitz-iratzeak |
15 | IABITI LANDARAK Bizkaia |
Modu tradizionalean hazitako iratzeak |
16 | TROPIC FLORE Frantzia |
Landare epifitoak. Tillandsiak eta beste bromeliak |
17 | VIVEROS GREENATURA Araba |
Basogintzako landareak eta landare apaingarriak |
18 | CACTUS ISLAYA Gipuzkoa |
Kaktusak eta landare zukutsuak :Haworthia, Aloe, Echeveria, Rebutía, Mammillaria, Crassula, Adromischus,... |
19 | LE PETIT GÉANT Bartzelona |
Belar bizikorrak eta lastodun apaingarriak |
20 | AH ! LA FERMÉ DES SAVEURS Frantzia |
Landare usaintsu eta sendabelarrak |
21 | IRUN BONSAI Gipuzkoa |
Bonsai ugari |
22 | LURBERRY MINTEGIA Gipuzkoa |
Basafruituak eta fruitu txikiak |
23 | SINGULAR PLANT Bizkaia |
Bildumatako kaktusak |
24 | PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN Frantzia |
Landare bizikorrak eta asiarrak |
25 | PÉPINIÈRE DES FARGUETTES Frantzia |
Clematiak |
26 | PLANTAS VILLOR Asturias |
Fuchsiak, Begoniak, Tradescantiak, Iresinak eta Peperoniak |
27 | LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT Frantzia |
Arrosa- landare ugari |
28 | BITE ME! PLANTS Bizkaia |
Landare karniboroak: Sarracenia, Dionaea, Nepenthes, Droseras, Cephalotus, Byblis, … |
29 | VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK Nafarroa |
Landare bizikorrak eta lastodunak |
30 | LORALDI MINTEGIA Gipuzkoa |
Bizikorrak, gramineak, iratzeak, zuhaixkak |
31 | ATAUNE USTIAPENA Bizkaia |
Fruta-arbolak eta zuhaixka – erako landareak |
32 | MIS HERRAMIENTAS DE JARDÍN Asturias |
Lan- tresnak eta lorategirako eta orturako artisau- osagarriak |
33 | LIBRERÍA PEMAN LIBURUDENDA Bizkaia |
Liburudenda |
34 | MUNDO BEGONIA Gipuzkoa |
Begoniak |
35 | ALEKA HAZIAK Gipuzkoa |
Bertako hazi ekologikoak |
36 | BROMELIA BCN Bartzelona |
Tillandsiak |
37 | ASTURPLANTA Asturias |
Peoniak y Amaryllis Belladonna |
Datu praktikoak
-
Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
-
Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
-
Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
-
Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Donostiatik UPV/EHUra helduera-bidea (Txorierri autobiatik) (pdf ,241,94 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Kantabriatik UPV/EHUra helduera-bidea (A8) (pdf ,235,70 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Arrigorriagaren autobide irteeratik UPV/EHUra helduera-bidea (pdf ,213,95 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Astrabudutik autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,168,65 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Leioatik autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,137,09 Kb)
Ekintza osagarriak
-
Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta BFAko “ Martintxune “ deitutako Mintegiko landare- erakusketa egongo da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena.
-
Aisialdia: Azoka-gunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.