Munduko Landareen VI. Azoka
2022ko urriaren 1ean eta 2an. UPV/EHUren Arboretumean
Aurkezpena
Munduko Landareen VI. Azoka egingo da 2022ko urriaren 1ean eta 2an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldiaretoak...).Beraz,lekuegokiadahorrelako azokabat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Azoka
40 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetarikobatean.
Landare erakusleak
POSTUA | IZEN KOMERTZIALA ETA PROBINTZIA | SORTZEN DITUEN BARIETATEAK |
---|---|---|
1 | MIS HERRAMIENTAS DE JARDIN ASTURIAS |
LAN-TRESNAK ETA LORATEGIRAKO ARTISAU-OSAGARRIAK |
2 | PEMAN LIBURUDENDA BIZKAIA |
LIBURUDENDA |
3 | BITE ME! PLANTS BIZKAIA |
LANDARE KARNIBOROAK |
4 | BEGONIAS Y MAS MÁLAGA |
BEGONIAK ETA BILDUMATAKO LANDAREAK |
5 | VIVER TRES TURONS BARCELONA |
BERTAKO UR- LANDAREAK ETA BIOINGENIARITZA. NENUFARRAK |
6 | PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN AQUITANIA (FRANCIA) |
BELAR BIZIKOR ETA ASIARRAK |
7 | PLANTAROMED MÁLAGA |
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK |
8 | BERTOKO BASOA BIZKAIA |
KLIMA ATLANTIKOKO BERTOKO ZUHAITZAK |
9 | VIVEROS ORTEL A CORUÑA |
BILDUMATAKO CAMELIAK, MAGNOLIOAK ETA HYDRANGEAK |
10 | ASTURPLATA ASTURIAS |
PEONIAK ETA AMARYLLIS BELLADONNA |
11 | PLANÉTE PELARGONIUM AQUITANIA- LANDAS (FRANCIA) |
BILDUMAKO PELARGONIUMAK |
12 | PLANTES MINIATURES CAHORS (FRANCIA) |
LANDARE KAUDIZIFORMEAK, EUPHORBIA ETA ZAPORETSUAK |
13 | FERME DES SAVEURS NUEVA AQUITANIA (FRANCIA) |
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK |
14 | ALEKA HAZIAK GIPUZKOA |
BERTAKO HAZI EKOLOGIKOAK |
15 | LURBERRY MINTEGIA GIPUZKOA |
BASAFRUITUAK |
16 | HORTIVER LOMBRICULTURE ET EXTRAITS VEGETAUX AUVERGNE RHÔNE ALPES (FRANCIA) |
ZIZAREEK EGITEKO KONPOSTA |
17 | BROMELIA BCN BARCELONA |
TILLANDSIAK |
18 | TOKIBONSAI BIZKAIA |
BONSAI LANDATZEKO TRESNAK |
19 | MUNDO BEGONIAS GIPUZKOA |
BEGONIAK |
20 | DORCHAIN PAYSAGES MINIATURES LAFITTE TOUPIÈRE (FRANCIA) |
MINIATURAZKO PAISAIAK ETA LANDARE EGOKITUAK |
21 | VIVEROS GREENATURA ARABA |
BASO-LANDAREAK, APAINGARRIAK ETA ZAHARBERRITZEKO |
22 | IABITI LANDARAK BIZKAIA |
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK |
23 | VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK NAFARROA |
LANDARE LASTODUNAK ETA BIZIKORRAK |
24 | CACTUS ISLAYA GIPUZKOA |
KAKTUSAK ETA LANDARE ZUKUTSUAK |
25 | FLORA DEL TROPICO MADRID |
TROPIKOKO ORKIDEAK |
26 | IRUN BONSAI GIPUZKOA |
BONSAI UGARI |
27 | LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT SAINT VINCENT (FRANCIA) |
ARROSA- LANDARE UGARI |
28 | EARL IRISAIE DE PAPON AQUITANIA- FRANCIA |
IRISAK |
29 | VIVEROS EL JARDIN VALENCIA |
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK |
30 | ASTROPHYTUMLAND VALENCIA |
BILDUMATAKO KAKTUSAK |
31 | PÉPINIÈRES DUPOUY AQUITANIA (FRANCIA) |
BILDUMATAKO ZITRIKOAK |
32 | VIVEROS LIMBO CANTABRIA |
ASTIGAR JAPONIARRRAK, URKIAK ETA LANDARE APAINGARRI ETA BITXIAK |
33 | VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK GIPUZKOA |
BOUGAINVILLEAK, CALADIUM, DIPLADENIAK, MANDEVILLAK, EUPHORBIA MILII, JASMINUM, SANSEVIERIA, etabar |
34 | TODOPLANT BULBOSAS SEVILLA |
SUDAFRIKAKO LANDARE ERRABOILDUNAK. UDABERRIKO ETA UDAZKENEKO ERRABOILAK |
35 | VIVERS SALA GRAUPERA BARCELONA |
KLIMA MEDITERRANEOKO LANDAREAK: ZUHAIXKAFORMAKOAK ETA BIZIKORRAK |
36 | ATAUNE USTIAPENA BIZKAIA |
ZUHAIXKERAKO LANDAREAK ETA FRUITUDUNAK |
37 | ENTRE SEMILLAS MALAGA |
HAZIAK |
38 | LE PETIT GÉANT BARCELONA |
BELAR BIZIKORRAK ETA LASTODUN APAINGARRIAK |
39 | BALANTIUM A CORUÑA |
ZUHAITZ- IRATZEAK |
40 | PERIGORD PLANTES DORDOGNE- PERIGORD (FRANCIA) |
SENPERVIVUUM, SEDUM ETA LASTODUNAK |
Datu praktikoak
-
Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
-
Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
-
Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.
-
Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango da.