Munduko Landareen VII. Azoka

Munduko Landareen VII. Azoka

2023ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean. UPV/EHUren Arboretumean

Aurkezpena

Kartela

Munduko Landareen VII. Azoka egingo da 2023ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldiaretoak...). Beraz,lekuegokiadahorrelako azokabat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

43 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetarikobatean.

Landare erakusleak

POSTUA IZEN KOMERTZIALA ETA PROBINTZIA SORTZEN DITUEN BARIETATEAK
1 EUROTROPICAL PLANTS
MALAGA
HOYAS, ARAZEAK ETA LANDARE TROPIKALAK
2 PEMAN LIBURUDENDA
BIZKAIA
LIBURUDENDA
3 BITE ME! PLANTS
BIZKAIA
LANDARE KARNIBOROAK
4 ENTRE SEMILLAS
MALAGA
HAZIAK
5 PLANTABRUTT
MALAGA
BROMELIAZEAK
6 PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN
AQUITANIA (FRANCIA)
BELAR BIZIKOR ETA ASIARRAK
7 ALONSI NAVARRO
MÁLAGA
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK
8 BERTOKO BASOA
BIZKAIA
KLIMA ATLANTIKOKO BERTOKO ZUHAITZAK
9 VIVEROS ORTEL
A CORUÑA
BILDUMATAKO CAMELIAK, MAGNOLIOAK ETA HYDRANGEAK
10 ASTURPLANTA
ASTURIAS
PEONIAK ETA AMARYLLIS BELLADONNA
11 PLANÉTE PELARGONIUM
AQUITANIA- LANDAS (FRANCIA)
BILDUMAKO PELARGONIUMAK
12 PLANTES MINIATURES
CAHORS (FRANCIA)
LANDARE KAUDIZIFORMEAK, EUPHORBIA ETA ZAPORETSUAK
13 AH ! LA FERME DES SAVEURS
NUEVA AQUITANIA (FRANCIA)
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK
14 ALEKA HAZIAK
GIPUZKOA
BERTAKO HAZI EKOLOGIKOAK
15 LURBERRY MINTEGIA
GIPUZKOA
ZIZAREEK EGITEKO KONPOSTA
16 HORTIVER LOMBRICULTURE ET EXTRAITS VEGETAUX
AUVERGNE RHÔNE ALPES (FRANCIA)

ZIZAREEK EGITEKO KONPOSTA

17 BROMELIA BCN
BARCELONA
TILLANDSIAK
18 ZAIN EGUZKILORE
NAFARROA
EGUZKILOREAK ETA ARGILOREAK
19 LURREKO AROMATICAS Y BIODIVERSIDAD
LA RIOJA
BELAR USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK
20 ECUADORQUÍDEAS
ECUADOR
ORKIDEAK
21 DORCHAIN PAYSAGES MINIATURES
LAFITTE TOUPIÈRE (FRANCIA)
MINIATURAZKO PAISAIAK ETA LANDARE EGOKITUAK
22 VIVEROS GREENATURA
ARABA
BASO-LANDAREAK, APAINGARRIAK ETA ZAHARBERRITZEKO
23 IABITI LANDARAK
BIZKAIA
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK
24 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
NAFARROA
LANDARE LASTODUNAK ETA BIZIKORRAK
25 CACTUS ISLAYA
GIPUZKOA
KAKTUSAK ETA LANDARE ZUKUTSUAK
26 FLORA DEL TROPICO
MADRID
TROPIKOKO ORKIDEAK
27 LE JARDIN DES ERYTHRINES
HYÈRES (FRANCIA)
ERYTHRINAK ETA HEGO HEMISFERIOKO LANDAREAK
28 LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT
SAINT VINCENT (FRANCIA)
ARROSA- LANDARE UGARI
29 IRISAIE DE PAPON
AQUITANIA- FRANCIA
IRISAK
30 VIVEROS EL JARDIN
VALENCIA
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK
31 ASTROPHYTUMLAND
VALENCIA
BILDUMATAKO KAKTUSAK
32 PÉPINIÈRES DUPOUY
AQUITANIA (FRANCIA)
BILDUMATAKO ZITRIKOAK
33 VIVEROS LIMBO
CANTABRIA
ASTIGAR JAPONIARRRAK, URKIAK ETA LANDARE APAINGARRI ETA BITXIAK
34 VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK
GIPUZKOA
BOUGAINVILLEAK, CALADIUM, DIPLADENIAK, MANDEVILLAK, EUPHORBIA MILII, JASMINUM, SANSEVIERIA, etabar
35 TODOPLANT BULBOSAS
SEVILLA
SUDAFRIKAKO LANDARE ERRABOILDUNAK. UDABERRIKO ETA UDAZKENEKO ERRABOILAK
36 VIVERS SALA GRAUPERA
BARCELONA
KLIMA MEDITERRANEOKO LANDAREAK: ZUHAIXKAFORMAKOAK ETA BIZIKORRAK
37 ATAUNE USTIAPENA
BIZKAIA
ZUHAIXKERAKO LANDAREAK ETA FRUITUDUNAK
38 BEGONIAS & MAS
MÁLAGA
BEGONIAK ETA BILDUMATAKO LANDAREAK
39 LE PETIT GÉANT
BARCELONA
BELAR BIZIKORRAK ETA LASTODUN APAINGARRIAK
40 BALANTIUM
A CORUÑA
ZUHAITZ- IRATZEAK
41 PERIGORD PLANTES
DORDOGNE- PERIGORD (FRANCIA)
SENPERVIVUUM, SEDUM ETA LASTODUNAK
42 TOKIBONSAI
BIZKAIA
BONSAI LANDATZEKO TRESNAK
43 GREEN ART
GUADALAJARA
EKOSISTEMAK ETA KOKEDAMAK

 

Datu praktikoak

Sarrerak: Dohainik

Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.

Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.

Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango da.

Informazio osagarria