Ikasleen Elkarteentzako laguntzak
- Elkarteak sustatzeko laguntzak
UPV/EHUko aurrekontuak elkartegintza indartzeko partida bat jasotzen du. Diru-partida hori UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak kudeatzen du.
Elkarte bezala laguntzak eskatzeko, elkartea UPV/EHUko elkarteen erregistroan izena emanda egon beharko da. Oraindik elkartea ez bazara, informa zaitez nola erregistratu behar duzun.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
UPV/EHUko Ikasle Kontseilua
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko etxabeak (BBKren aurrean)
Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Posta elektronikoa: ikasle.kontseilua@ehu.es
Telefonoak: 946 01 2448 - 946 01 2449
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak bultzatutako Harrera Egunetarako laguntzak
Laguntza hauen helburua Harrera Jardunaldietan parte hartzeagatik sortutako gastuak ordaintzea da, eta deialdi baten bidez arautzen dira.
Harrera Egunetan, ikasleen parte-hartzea sustatu nahi da, ikasle guztiei unibertsitateko bizitzan parte hartzeko ahalbideen berri emateko aukera eskainiz: elkarteen, kultur jardueren, kirol jardueren, mugikortasun programen eta abarren bidez.
Prozedura:
2024ko Udaberriko Harrera Egunak
- Eskabideak formularioaren bidez egin behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eskaera sinatua (behean dagoen dokumentua) eta aurrekontuak erantsiz.
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak, eskabideak aztertu ondoren, laguntza osorik edo zati batean onartu edo ukatu den jakinaraziko du.
- Elkarteak onartutako gastua justifikatzeko memoria ekonomikoa eta jatorrizko fakturak bidaliko ditu hamabost eguneko epean, formulario honen bidez: Justifikazio ekonomikoa egiteko formularioa
2024ko iraileko Harrera Egunak
- Eskabideak formularioaren bidez egin behar dira apirilaren 22tik ekainaren 30era (formularioa).
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak, eskabideak aztertu ondoren, laguntza osorik edo zati batean onartu edo ukatu den jakinaraziko du.
- Memoria ekonomikoa eta fakturak bidaltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da (Formularioa aurrerago aktibatuko da.).
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza
Ignacio Mª Barriola zentroa
Elhuyar plaza, 1. 20018-Donostia-San Sebastián
Posta elektronikoa: mariacarmen.zorita@ehu.eus
Tel.: +34 943 01 83 16