Irakasleak
JOANA ACHA MORCILLO
- Ezagutza arloa
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Saila
- Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joana.acha@ehu.eus
Joana Acha UPV / EHUko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen garapena Saileko irakaslea da, eta Garapen kognitiboaren ikasgaiaren koordinatzailea Psikologia Fakultatean. Bere doktoretza 2009an lortu zuen Valentziako Unibertsitatean, “Antzekotasun ortografikoa eta hizkien kodeketa prozesuen azterketa esperimentala irakurketan” titulua duen lanarekin (Valentziako Unibertsitatean 2010ean argitaratua). Massachusetts Amherst Unibertsitatean, baita Basque Centre on Cognition Brain and Language, Donostiako zentroan ikertzailea izan da. Gaur egun, hizkuntza eta irakurketaren garapenaren prozesu kognitiboak ikertzen ditu, HAEZI eta Biodonostia ingurumen epidemiologia eta aurren garapena taldeekin lan egiten du, eta prestigio handiko hainbat nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Haurren garapen kognitiboa eta hizkuntzarena, Neurozientzia eta Ikaskuntza zailtasunak ikasgaien irakaslea da UPV/EHUn.