Breadcrumb

Sarrera-Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua – DUAL (Plan berria)

Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua – DUAL (Plan berria)

Aplikazio habiaratuak

Aurkezpena - Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua – DUAL (Plan berria)

Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleek, eredu dualaren bidez, unibertsitatean jasotzen duten prestakuntza akademikoa enpresan egiten duten lanarekin osatuko dute.

Honela, eginez ikasiko dute unibertsitatean zein enpresan, eta ingeniari-maker bihurtuko dira, unibertsitatean ikasten duten guztiak zentzu osoa hartuz.

Ikasleek parte hartuko dute proiektu motibatzaileetan, hala nola, enpresen arloak abian jartzea edo produktuen eta prozesuen berrikuntza bultzatzea.

Bestalde, nazioarteko enpresetan zein unibertsitateetan atzerriko egonaldiak egin ahal izango dituzte.

Graduarekin elkarlanean dihartuen enpresa sare zabalari esker, ikasleen %90ek lana aurkitzen dute titulua lortzean.

Titulazioa amaitzean, Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean sartu ahal izango dira, baita beste espezialitate batzuetako masterretan ere.

Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola (IMH Campus) UPV/EHUra atxikitako zentroa da. Unibertsitate formakuntza duala garatzen duen Estatuko lehenengo zentroa da.

IMH-ficha - Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua – DUAL (Plan berria)

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola (IMH Campus)

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ingeniaritza.ehu@imh.eus

Iraupena

4 urte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, ingelesa, gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan 108 €

Gutxieneko nota Sarrera froga espezifikoa egingo da: USE emaitzaren %30 eta froga espezifikoaren emaitzaren %70 kontuan hartuko da onartua izateko

Eskainitako plazak

50 plaza, sarrera-frogarekin

botoia-liburuxka-prozesu-eta-produktu-berrikuntzan-ingeniaritzako-gradu-duala

prozesu-eta-produktu-berrikuntzan-ingeniaritzako-gradua-Perfil Bikoiztu 1

Sarrera-profila

Betidanik izan baduzu kultura teknikoa eta zientifikoaren inguruko jakin-mina, diseinu industrialak, berrikuntzak, prozesu eta produktuen azterketa eta egiturak, programazioak, automatizazioak, matematikak eta fisikak liluratzen bazaitu, eta gainera ikasgelako hezkuntza enpresakoarekin aldi berean tartekatu nahi baduzu, aukera ezazu Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua.  

Irteera profesionalak

Industria arloko edozein enpresetako sail gehienetan lan egin ahal izango duzu, baita ere Fabrikazio Aurreratuan zein Industria 4.0 delakoan, besteak beste ondoko arloetan:

  • Prozesu eta produktuen hobekuntza eta berrikuntzan.
  • Produktuaren diseinu-garapenerako bulego teknikoan. 
  • Produkzio-prozesuen plangintza, kontrol eta garapenean.
  • Kalitate kontrolean.
  • Proiektuen plangintzan eta arduretan.
  • Enpresaren antolakuntzan eta plangintzan.
  • Salmenta teknikoen arduretan.
  • Lantaldeen zuzendaritzan.