UPV/EHUren konpromisoak
Arrakasta programa sortu da UPV/EHUren kezka delako ekitate baldintzak eta aukera berdintasuna bermatzea pertsona guztiei. Konpromiso hori bat dator Garapen Jasangarrirako Helburuekin (Nazio Batuak, 2015), eta 2030eko Euskal Agendarekin. Euskal Herriko Unibertsitateak bereziki egiten du bat laugarren helburuarekin, hau da, kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatu eta bizitza osoko prestakuntzarako aukerak bultzatu nahi dituena.
Eskaintzen diren baliabideak
Prozesua hasten da aldundiko zerbitzuek jakinarazten diotenean Ikasleentzako Argibide Zerbitzuari (IAZ) nortzuek egingo duten matrikula kasuan kasuko ikasturtean. Une horretan abian jartzen baliabide logistiko eta akademikoen sare bat.
- Laguntza logistikorako baliabideak. Gazte bat UPV/EHUn matrikulatuko den unean bertan IAZeko langile batek harrera egingo dio eta bera izango da UPV/EHUko zerbitzuak ezagutzera emango dizkion pertsona, bai eta bertan egin beharreko administrazio tramiteak erraztuko dizkiona ere. Era berean, gazteen eskakizunak eta premiak ezagutu eta horiei erantzuna emateko beharrezkoak diren tramiteak egingo ditu (ikasketetarako materiala, bibliotekako maileguak, bidaietarako txartelak, ordenagailu eramangarrien mailegua, Eusko Jaurlaritzaren beken ebazpena, Erasmusari buruko informazioa, gaitasun masterrak eta abar).
- Laguntza akademikorako baliabideak. Arrakasta programan parte hartuko duen ikasle bakoitzari irakasle bat esleituko zaio, eta irakasle hori ikaslearen erreferentea izango da ikaslearen ibilbide akademiko osoan zehar, laguntza programa baten bidez. Ardura akademikoa izango duen irakaslea izango da ikaslea egiten ari den ikasketetako irakasle bat, eta gradu osoan izango du ardura hori.
- Unean uneko baliabide ekonomikoak. UPV/EHUk diru bat izango du, unibertsitateko ikasketek eragindako gastuetan laguntzeko unean-unean (campus arteko joan-etorriak, materiala).