ARRAKASTA-PROGRAMA

Arrakasta programa

Unibertsitate arrakasta akademikorako programa - ARRAKASTA Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bultzatutako ekimen aitzindaria da. Programak baldintza egokiak sortu edota sendotu nahi ditu haur eta nerabeen babeserako eta gizarte-inklusiorako foru aldundien sistemen barruan dauden gazteek aukera izan dezaten unibertsitatean sartzeko eta euren goi mailako ikasketak arrakastaz bukatzeko.

Programa Gipuzkoan jarri zen martxan, UPV/EHUko doktoregai batek, bere ikerketan, gazte hauek unibertsitate ikasketak hasi edo jarraitzeko zeuzkaten zailtasunak atzeman ondoren. Unibertsitatea harremanetan jarri zen Gipuzkoako Foru Aldundiko haur eta gazteen arloko arduradunekin, eta lankidetza hitzarmena sinatu zen 2017ko azaroan. 2018an, Arabako Foru Aldundia sartu zen ekimenean, eta gauza bera gertatu zen hurrengo urtean Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

Programan parte hartzen duten ikasleen kopuruak gora egin du etengabe ikasturteetan zehar, taula honetan ikus daitekeenez:

Ikasturtea Emakumeak Gizonak Guztira
20217-2018 7 0 7
2018-2019 12 2 14
2019-2020 17 2 19
2020-2021 30 4 34
2021-2022 28 8 36
2022-2023 33 9 42
2023-2024 30 11 41
2024-2025 28 11 39

 

Gainera, programa abian jarri zenetik, 15 ikaslek arrakastaz amaitu dituzte euren unibertsitate-ikasketak.

ARRAKASTA-Albisteak

Albisteak