Programako ikasleen konpromisoak
![](https://www62.ehu.eus/documents/38530971/40245027/Arrakasta-Ikasleen-konpromisoak.jpg/6d247f96-a0af-8a5e-9651-164ce5664a0c?t=1667564714080)
Arrakasta programako ikasleek zenbait konpromiso eta erantzukizun hartu behar dituzte, proiektuan era aktiboan parte hartuko dutela eta ikasketak egingo dituztela bermatzeko. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- UPV/EHUn matrikulatuta egotea (dagokion ikasturtean).
- Gutxien dela, ikasturtean matrikulatutako irakasgaien % 75era aurkeztea, eta, gutxienez, beren maila eta titulazioko ikasleek batez beste gainditutako adina kreditu gainditzea.
- Kasuan kasuko foru aldundiarekin hartutako konpromisoak betetzea, kasu bakoitzari dagokionaren arabera.
- UPV/EHUk eta kasuan kasuko foru aldundiak egiten duten jarraipen lana erraztea.
Salbuespenez, eta behar bezala arrazoituz gero, kasuan kasuko errektoreordetzak egokitu egin ahal izango ditu irizpide horiek.