Breadcrumb

simultaneidad_estudios

Titulazio bat baino gehiago aldi berean egitea

 

 1.– Titulazio bat baino gehiago aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin
eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plaza baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.
2.– Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2024ko irailaren 2tik 6ra bitartean (biak barne) bidali behar dira campusetako errektoreordetzetara edo Sarbide Bulegora.

   3.– Lehenengo mailatik gorako mailetarako, eskaria aurkeztu behar da ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan, 2024ko ekainaren azken hamabostaldean . Eskariok ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta.
4.– UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera titulazio bat baino gehiago aldi berean egiten ari diren ikasleak.

Eskaria egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 6ra, lehen mailarako.