Tramiteak eta eskaerak
Salbuespenezko deialdia (graziakoa)
Salbuespenezko deialdietarako eskariak irizpide hauen arabera ebatziko dira:
- Graduko ikasketetan, gehienez ere, salbuespenezko bi deialdi emango zaizkio ikasle bakoitzari ikasketa plan bakoitzean.
- Graduko ikasketetan, ikasleei salbuespenezko deialdia eman ahal izango zaie 1. eta 2. mailako irakasgaietarako, baldin eta, gehienez ere, maila horietako 30 kreditu badituzte gainditzeke. Salbuespenezko deialdia 3. eta 4. mailako irakasgaietarako eman ahal izateko, ikasleak gehienez ere graduko 60 kreditu izan behar dituzte gainditzeke. Kasu berezietan, salbuespenezko deialdi biak graduko ikasketen erdi berean pilatu ahal izango dira. Horrelakoak Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak aztertuko ditu.
- Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak, UPV/EHUko errektoreak eskumenak eskuordetuta, salbuespenezko deialdi bat eman ahal izango dio ikasleari, haren espedientea eta goiko ataletan sartzen ez diren bestelako xehetasunak kontuan hartuta, betiere, behar bezala justifikatuta egonez gero.
- Ikasleak salbuespenezko deialdia zein deialditan erabiliko duen aukeratu ahal izango du, eta ikastegiko idazkaritzari jakinarazi beharko dio matrikula egiterakoan.