Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariak
Kupo honek gradu bakoitzeko plazen % 3 erreserbatuta du, Fisioterapiako Graduan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan izan ezik ( % 8).
Pertsona hauek beren autonomia-erkidegoko organo eskudunak edo Kirol Kontseilu Gorenak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute beren izaera. Ziurtagiri horretan, goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako kirolari mota adierazi beharko da.
Akreditazio horretarako izapideei buruzko informazioa esteka hauetan lor dezakezu:
- Informazio orokorra: https://www.euskadi.eus/goi-mailako-kirola/web01-a2kirola/eu/
- Akreditazioei buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/ikasketetarako-ziurtagiriak/web01-a2kirola/eu/