Desgaitasunen bat duten pertsonak
Erreserba-kupo honek gradu bakoitzeko plazen % 5 du esleituta.
Kasu honetan aukera bi daude:
- 1. AUKERA: % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten ikasleak ( % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria)
- 2. AUKERA: Desgaitasun-egoera pertsonalekin lotutako hezkuntza-laguntza iraunkorreko premiak dituzten ikasleak, aurreko ikasketetan baliabideak eta laguntzak behar izan dituztenak hezkuntzan erabat txertatzeko. Pertsona hauek desgaitasun-ziurtagiria, % edozein dela ere, eta hezkuntza-laguntzaren premien ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte (Euskadiren kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da, zehazki Hezkuntza Premia Berezien aholkularitzaren bidez).