IBILI-EHU
1. ASEGURU HAU KONTRATATU AHAL DUTEN TALDEA
- UPV/EHUko ikasleak.
- Estatuko zein atzerriko beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUra trukea egitera etortzen diren ikasleak.
- Beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUren edozein ikasle egoitzatan edo Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian bizi diren ikasleak.
- Atzerriko ikertzaileak.
- Aldez aurretik UPV/EHUn matrikulatuta egon ez arren, harekin harremana duten beste kolektibo batzuk.
2. MODALITATEAK
ESPAINAKO POLIZA | PRIMAK |
1.HILABETERA ARTE | 89,25€ |
3 HILABETERA ARTE | 112,20€ |
6 HILABETERA ARTE | 149,60€ |
9 HILABETERA ARTE | 154,70€ |
12 HILABETERA ARTE | 158,95€ |
ATZERRIKO POLIZA | PRIMAK |
1.HILABETERA ARTE | 61,20€ |
3. HILABETERA ARTE | 74,80€ |
6. HILABETERA ARTE | 79,90€ |
9. HILABETERA ARTE | 89,25€ |
12. HILABETERA ARTE | 102,85€ |
Informazio gehiago: 94 425 15 00 telefonoan
3. ESTALDURAK
4. ESTALDURARIK GABEKO EREMU GEOGRAFIKOAK
Ezin dira aseguratu herrialde hauetarako bidaiak: Afganistan, Angola, Aruba, Azerbaijan, Bahrain, Bielorrusia, Burundi, Afrika Erdiko Errepublika, Txad, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Uharte Loriatsuak, Ginea Bissau, Iran, Irak, Ipar Korea, Libano, Liberia, Libia, Mali, Niger, Oman, Pakistan, Palestina (Gazako zerrenda), Palestina (Mendebaldea), Palestina, Papua-Ginea Berria, Ruanda, Sierra Leona, Somalia, Hego Sudan, Sudan, Siria, Tajikistan, Uganda, Ukraina, Yemen, Zimbabwe. Bestalde, ezin dira aseguratu, ezta ere, bidaia aseguratua hasi aurretik gatazka beliko eta/edo sozialean dauden herrialdeak.
5. KONTRATATU
kontratazioa esteka honen bidez egingo da.
6. PROTOKOLOA, ASEGURAREN KONTRATAZIOAN ERAGINIK IZANEZ GERO
Harremanetan jarri gertakariaren berri emateko, helbide elektroniko honen bidez:
7. BIDAIAREN AURREKO ETA EGONALDIKO GOMENDIOAK
- Onarturiko polizaren ziurtagiria eramatea.
- Laguntza-telefonoaren zenbakia mugikorrean edukitzea.
- Ezbeharren bat gertatuz gero, ahalik eta azkarren deitu laguntza-telefonora, ahalik eta azkarren eta eraginkorrena izan dadin.
- Ezbeharren bat gertatuz gero, senitartekoren bati edo konfiantzazko pertsonaren bati laguntzeko telefono-zenbakia ematea, aseguratuak parte hartu ezin duen kasuetarako.