Aurrez aurreko matrikula graduko lehenengo mailarako
Matrikularen data
Lehenengo mailako ikasleek 2024-2025 ikasturterako graduko ikasketen gestiorako egutegian zehaztutako epeen barruan egingo dute matrikula, ikasle bakoitzak dagokionean.
Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Matrikula egin ahal izango duzu esleituko zaizun egunean eta orduan, onarpenean adierazitako ikastegian. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta orduan, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu. Baina ez zara geratuko inolaz ere itxaron zerrendatik kanpo. Informazio gehiago ikastetxearen webgunean.
Matrikula egiteko epe bakoitza amaituta, plaza hutsak berreskuratzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. Horrela plaza guztiak esleitu arte. Aukera hobe batean onartua bazara, berriro esleituko zaizu eguna eta ordua matrikula egiteko, jakinaraziko zaizun ikastegian.
Matrikula motak
-
Matrikula baldintzatua: ikasleak matrikula baldintzatua egin ahal izango du BALDIN ETA UPV/EHU ez den estatuko beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera eginda badu eta oraindik erantzunik jaso ez badu. Horretarako nahitaez aurkeztu beharko du beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera egin duela egiaztatzen duen agiria.
-
Behin betiko matrikula: gainerako kasuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Hauek dira matrikula egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
- NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria (Aurrealdea eta atzealdea)
- Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar
- Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
- Ohorezko matrikula batxilergoan
- Familia ugaria
- Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
- Terrorismoaren biktimak eta senideak
- Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
- Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
- Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, aukera duzu UPV/EHUri baimena emateko familia ugariei edo ikaslearen desgaitasunari buruzko zure datuak kontsultatzeko. Matrikula egitean egoera hori egiaztatu ezin bada edo beste erkidego batean bizi bazara bakarrik aurkeztu beharko duzu dagokion dokumentazioa
- Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
- Datu ekonomiko eta estatistikoen orria (pdf, 218 Kb), matrikula-prozesuan jakinarazi beharrekoa.
Matrikularen ordainketa helbideratu nahi baduzu, bankuko datuak eman beharko dituzu ordainketa helbideratzeko inprimakiaren bidez (pdf, 75 Kb) matrikula egiterakoan; baina gogoratu txartel/bizum/NireOrdainketa Wallet-en bidez ere ordain dezakezula.
Falta den dokumentazioa UPV/EHUren aplikazio informatikora igo beharko dituzu 10 eguneko epearen barruan. Ikasle profila erabili behar duzu aplikazioan sartzeko, eta “Matrikulak” karpetako “Matrikulatzeko dokumentazioa igo” atala aukeratu. Bideo bat daukazu azalpenekin.
Matrikula ordaintzea
Zure espedientean jasota ez dauden arrazoiengatik matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko (familia ugaria, desgaitasuna, etab.), 10 eguneko epean aurkeztu beharko dituzu egoera justifikatzen duten agiriak, aurrez aurre ikastegian bertan edo UPV/EHUko aplikazio informatikoan.
Ordaintzeko erak:
- Kreditu txartel/bizum/NireOrdainketa Wallet-en bidez:
- Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
- Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2024ko abenduaren 2an, UPV/EHUren aplikazio informatikoa erabilita (“Egin gabe dauden ordainketen kudeaketa” atala).
- Banku helbideratzearen bidez:
- Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
- Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2024ko abenduaren 2an.
Laguntza
- Ikasle berriek matrikula egiteko eskuliburua (pdf, 3,6 Mb)