Azterketa garaiko jarraibideak (2022ko maiatza-ekaina)
Pandemiaren egungo egoeraren aurrean, 2021/2022 ikasturteko lehen lauhileko azterketen deialdi ofizialean UPV/EHUko ikastetxe guztietan aplikatu beharreko jarraibide batzuk aurkezten dira:
- Une bakoitzean indarrean dauden COVID-19a prebenitzeko neurriak aplikatuko dira. Eranskin hau argitaratzen denean, UPV/EHUko gerentearen apirilaren 20ko Ebazpena jarraitu behar da, barne-espazioetan maskarak erabiltzeari buruzkoa.
- Ebaluazioari buruz, indarrean jarraitzen dute 2020ko urriaren 9ko zirkularrean aurreikusitako neurriak:
“Ebaluazio proba egiteko aurreikusitako egunean, ikasgaiko ikasleren batek egiaztatzen badu ezin dela ikastegira joan proba aurrez aurre egitera COVID-19ren ondorioz, ebaluazioa egiteko aukera eman beharko zaio, eta, horretarako, sailak hautabide hauetakoren bat aukeratu ahal izango du:- Proba beste ikasle guztien egun eta ordu berean egitea, aurrez aurrekoaz besteko edo online modalitatearen bidez.
- Beste proba bat aurrez aurre egitea beste data batean, azterketen aldi ofizialaren barruan, edo azterketen aldi ofiziala amaitu eta, gehien dela, hamar egun naturalen epean.”
Egungo egoeran, eta indarrean dagoen araudiekin bat etorriz, ikasleak ebaluazio-proba egitera bertaratu ezin duela ulertuko da kontsulta medikoa eskatzeko behar adinako intentsitateko sintomak dituen kasuan eta mediku txostenak horrela egiaztatzen badu.
COVID-19arekin bateragarriak diren sintoma arinak dituzten edo egindako probaren batean positibo eman duten ikasle/irakasleen kasuan, ikastetxera joan beharko dute FFP2 maskara batekin, ahalik eta arreta handienarekin.