I Feria de plantas de los cinco continentes (Arboretum de la UPV/EHU, 24 y 25 de octubre de 2015)

Munduko Landareen I. Azoka

2015eko urriaren 24 eta 25a. UPV/EHUko Arboretum

Aurkezpena


Bost kontinenteetako landareen I. azoka egin da 2015ko urriaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

Helburu hauek lortu nahi izan dira:

 

  • Ezagutzera ematea landareen garrantzia, hala ingurugiroaren zaintzaile gisa nola pertsonen bizitzarako beharrezkoak diren zenbait zikloren erregulatzaile gisa.
  • Hiritarrak sentsibilizatzea gure lorategietan zein gure basoetan dauden landareak zaintzearen premiaz, egungo baliabide naturalak aprobetxatzeko aukera emango duen gestio jasangarri eta errespetagarria aplikatuta, etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe.
  • Landareak eta, oro har, gune berdeak zaintzeko ezagutzak eta teknikak irakastea.
  • Landareen erabilerari buruzko informazioa ematea, bai eta landareetatik ateratzen diren produktu naturalei buruzkoa ere, nabarmenduta pertsonentzat duten balioa.
  • Ekoizleen urteroko azoka sortzea, hiritarrengana hurbiltzeko aukera izan dezaten.


Azoka UPV/EHUko Arboretumean egin da, 2008. urtean zabaldu zen ingurune paregabean. Arboretuma hiritar guztiei dago irekita eta 19 hektareako azalera dauka, hiru kilometroko bideen bitartez lotuak. 130 espezietako 1.700 zuhaitz daude bertan. Arboretuma, gainera, gune babestua da 2012. urtetik eta aldundiak hainbat basa animalia askatu ditu bertan: basahateak, zapelatz liztorjaleak, belatzak, apo hontzak, Harris zapelatzak, urubiak, kirikinoak, apoarmatu korrontezaleak eta abar (Arboretumari buruzko informazio gehiago web orri honetan: 
www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/arboretum)

 

Azoka

 

27 ekoizlek etorri dire eta euren bildumak aurkeztu dizkigute.

Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izan ditugu, oso prezio onean.

Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuta zegoen azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.


Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili dira. Umeentzako jolasgunea ere izan da.
Animatu nahi zaituztegu, etorkizuneko edizioetan, ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
 

Jakingarriak

 

  • Aparkalekuak: antolatzaileek bi aparkaleku atondu zituzten Arboretumaren inguruetan.
  • Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
  • Sarrerak: sarreraren prezioa euro bat izan zen (12 urtetik beherako umeentzat dohainik) eta azoka sarreran erosi zen
  • Doako autobus zerbitzua : Metroz etortzen ziren bisitariek, Erandiotik (Astrabudua metro geltokian eta Iturri-bengoan) eta Leioatik (Leioa metro geltokian eta Boulebarrean) UPV/EHUerainoko doako autobus zerbitzu bat izan zen. Autobus zerbitzua izan zen larunbatean eta igandean 10:00 etatik 18:00 arte .
     

Landare Erakusleak

 

SALMENTA POSTUA ZENBAKIA IZEN KOMERTZIALA ETA PROBINTZIA LANDARE ERAKUSLEAK INFORMAZIO EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK
1 PLANTAROMED
MÁLAGA

Alonsi Navarro Chaves
Alozaina (Málaga)
Tlfno. : 952.112.091- 669.900.321
info@plantaromed.es alonsinavarro@hotmail.com
www.plantaromed.com

Landare aromatikoak, sendabelarrak eta haziak 
2 LURBERRY MINTEGIA
GIPUZKOA

Ruben Sabalza Hernaez
Tlfno. : 657.719.685
info@lurberry.com
www.lurberry.com

Basafruituak eta fruitu txikiak
3 VIVEROS ORTEL/CAMELIAS DEL ATLÁNTICO
A CORUÑA

Eusebio López Redondo
Tlfno.: 660.599.700
eusebiolopezredondo@gmail.com

Camellia, Magnolia, Hydrangea, gorostiak
4 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
NAFARROA

Fulgen Sútil Llona
Tlfno. : 649.830.138
navegamos@viverossustrai.com
www.viverossustrai.com

Zuhaixka eta zuhaitz apaingarriak, landare apaingarriak 
5 LES FILLES DU VENT/ LES FILLES DE L´ EAU
FRANTZIA
Julien Baussay
Tlfno. : 00.06.20.72.21.95
lesfillesduvent@hotmail.com
www.lesfillesduvent.fr
Gramineo apaingarriak 
6 IABITI LANDARAK
BIZKAIA
Jose Mesa Díaz
Tlfno. : 944.522.370
agroturismo.iabiti@gmail.com
Modu tradizionalean hazitako iratzeak
7 HEMEROCALLIS  RAMÓN GARCIA
BARCELONA

Ramon Garcia i Segarra
Tlfno.: 696.843.139/ 937.770.478
rgsegarra@hotmail.com
www.hemerocallisramongarcia.blogspot.com

Hemerocallis eta Iris
8 GARAIA SDAD COOP
BIZKAIA
Borja de la Quintana
Tlfno.: 609.981.442
ornamental@garaia.net
Modulukako landare-hazkuntza
9 VIVEROS GREENATURA
ARABA
Julia Bermúdez Pérez
Tlfno. : 617.359.091- 661.540.358
viverosgreenatura@gmail.com info@grupocresme.com
Basogintzako landareak, landare apaingarriak eta sasoian sasoikoak 
10 PLANTAS VILLOR
ASTURIAS

Julio Luis Oliver Fonteriz
Tlfno. : 667.482.810
julioliverfonteriz@hotmail.com
www.plantasvillor.es

Fuchsia eta Begonia
11 VIVEROS GONDRA S.L.
BIZKAIA
Joseba Muñoz
Tlf: 652.777.467
josebam9@hotmail.com
Sasoian sasoiko landareak 
12 VIVEROS EL MONTAÑES
(VIVEROS TAFALLA)
NAFARROA
Juan Carlos Esain Gorriti
Tlf: 650.520.590
viverostafalla@hotmail.com
Landare aromatikoak 
13

TROPIC FLORE

FRANTZIA

Daniel Laveque
Tlf: 00336381124
tropicflore@wanadoo.fr

Landare epifitoak eta bromeliak
14 SINGULAR PLANT
BIZKAIA

Luis Fernandez Marco
Tlf: 615.785.892
info@singularplant.com
www.singularplant.com

Lithops, kaktusak eta landare zukutsuak 
15 FLORA DEL TRÓPICO
MADRID

Ruben Velázquez Marrero
Tlf: 609.734.686
pedidos@floradeltropico.com
www.floradeltropico.com

Landare karniboroak, orkideak eta bromeliak
16 IRUN BONSAI
GIPUZKOA

Javier Lumbreras Muiño
Tlf: 699.114.823
irunbonsai@gmail.com
www.irunbonsai.com

Kanpoko eta etxe barruko bonsaiak
17 LAFITTE
FRANTZIA

Isabelle Betbeder
Tlf: 00.33.559.296.254
info@lafitte.net
www.lafitte.net

Zuhaitz eta zuhaixka apaingarriak, koniferoak 
18 VIVEROS EL JARDIN 
VALENCIA

José Puig Orduña
Tlf: 617.235.042
jose@viveroseljardin.com
www.viveroseljardin.com

Landare tropikalak eta subtropikalak 
19 CÍTRICOS EL JARDÍN
VALENCIA

José Puig Orduña
Tlf: 617.235.042
jose@viveroseljardin.com
www.viveroseljardin.com

Bildumako zitrikoak
20 TROPIQUE PRODUCTION
FRANTZIA

Pascal Bartkowski
Tlf: 00.33.687.915.961
tropiqueproduction@gmail.com
www.plantestropicales.fr

Hedychium, Colocasia, Musa
21 CACTUS ISLAYA (VIVEROS ISLAYA)
GIPUZKOA

Juan David Pollacino
Tlf: 699.905.211
islayacactus@gmail.com
www.islaya.blospot.com

Landare zukutsuak eta kaktusak  
22 C.B. ITURRIAGA
BIZKAIA
Alberto Calabozo- Amaia Amondarain
Tlfnos. : 651.704.835- 665.728.052
iturriagacb@gmail.com
Cyclamen eta sasoian sasoiko landareak
23 VIVEROS ZUNOYAR
GIPUZKOA
Isidro Ezponda
Tlfno. : 605.706.897
zunoyar@hotmail.com
Landare apaingarriak, Bougainvillea, Jasminum, Begonia
24 SALA GRAUPERA
BARCELONA

Albert Sala
Tlf: 696.426.256
asala@salagraupera.com
www.salagraupera.com

Landare mediterraneoak
25 ELEMENTAL
BIZKAIA
Diego Berastegi
Tlf: 609.945.126- 946.841.261
heliotropos@hotmail.com
Landare aromatikoak eta erabilgarriak
26 ETXELORE
BIZKAIA
Unai Ureta
Tlfno. : 620.225.330
info@etxelore.net
Sasoian sasoiko landareak eta zuhaixkak
27 LE PETIT GÉANT
BARCELONA
Jaume Rexach
Tlfno. : 647.730.407
infos@lepetitgeant.eu
Belar bizikor eta gramineo apaingarriak

 

Azoko Argazkiak

.