EUSKAL-DANTZA-Ikastaroa

Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Gure historia

Bizkaiko Campusean, Zabalkuntza Zuzendaritzaren programazioaren barruan, EHUkulturan, 2014tik hona, euskal dantza eta musika tradizionala gizartean bultzatzeko asmotan, eta AIKO taldearekin sinaturiko akordioari esker, modu ez-formalean dantza eta kantu tailerrak egiten dira urtean zehar, Bilbon, euskal kulturaren altxor hau ahalik eta gehien zabaltzeko gizartean. Horrez gain, bi urteotan, jarraian, UPV/EHUren Uda Ikastaroen barruan, "Tradegin. Tradiziozko dantza garaikidea" hiru eguneko ikastaroa antolatu da AIKO taldearekin, eta bai 2015ean eta bai 2016an eta jendetza hurbildu da bertara.

Herri askotan ohitura izan den lekuetan, berriro hasi da jendea espazio publikoa erromerietarako erabiltzen. Horren adibidea, bada oraintsu, irailaren 24an, ETB1 telebista katetik zabaldutako erreportaia Urkiolako santutegian eginiko erromeriaz, San Antonio jaiaren aitzakiaz. Dantza tradizionala suspertze- fenomenoaz hitz egiteko momentua heldu dela esan daiteke. Horregatik, dantza alorreko hainbat eragileren ardurari erantzuteko asmotan, AIKO Taldea, Kukai Dantza eta Dantzan Komunitatea, eta bai UPV/EHU eta bai Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak prest daude 2016 urte honetan unibertsitate ikasketa osagarri hauen titulu akademikoa aurrera ateratzeko proiektuan. Ehun orduko formazioa da (hamar ECTS kreditu) eta hizlari eta dantzari esanguratsuekin hitz egin da egitaraua prestatzeko, asterik astera, azaroaren 7tik aurrera, Bilboko eta Donostiako taldeekin ezagutza elkartrukatzeko, beti ere herrietan dantza tradizionaleko irakasketetan dabiltzanekin eta euren jarduera profesionalari buruzko hausnarketa egin nahi dutenekin.