EUSKAL-DANTZA-FAQ

Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Ohiko galderak

  1. Zer da eskatzen zaidana ikasketa osagarri hauetan matrikula egiteko?
    Euskal dantzan trebatua izatea, dantza talderen baten parte hartzea edo dantza irakasle lanetan aritzea. "Euskal Dantza. Tradiziotik sorkuntzara" titulu akademikoaren bidez jakinduria eguneratzea da helburua eta horrela UPV/EHUren unibertsitate-titulu hau lortuko duzu.
  2. UPV/EHUn 2016an bertakoak diren matrikuladun ikasleentzat soilik al da?
    Ez, ez da derrigorrezkoa UPV/EHUko komunitatekoa izatea ikasketa hauetan matrikula egiteko.
  3. "Euskal dantza. Tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarrietan matrikula egiteko zer egin behar da?
    Bete itzazu mesedez datu hauek eta atxikitu dantza arloko zure merituen curriculuma eta ibilbidea. Guk geuk deituko dizugu ere.
  4. Matrikulazio epea eta kudeaketa noiz arte izango da?
    2016.eko urriaren 10etik azaroaren 11ra hartuko dira izenak elkarrizketa egiteko.  Kontutan izan 2016ko azaroan hasteko direla saioak Bilbon eta Donostian. Taldeak arratsaldero, astean behin, 17:30tatik 20:30tara izango dira. Saioak ekainean bukatuko dira.
  5. Ikasketa osagarriek zer nolako balio akademikoa dute Unibertsitatean?
    Hamar ECTS kredituko ikasketa osagarriak dira eta informazio gehiago izateko begiratu hemen.
  6. Nolakoa izango da ebaluaketa ikasketa hauetan?
    Etengabeko ebaluaketa izango da eta irakasle bakoitzak ikasle bakoitzaren garapena gogoan hartuko du eta azken saioan, Dantza Jaialdia izenekoan, azken ebaluazioa egingo du.
  7. Nortzuk izango dira irakasleak?
    Gaur egun Euskal Herrian dantza alorrean zer esana duten aditu batzuekin izango dira saioak. Begiratu lehenengo edizio honetako zerrenda hemen: Oier Araolaza, Sabin Bikandi, Jon Maya, Iñaki Irigoien, Iñaki Goirizelaia, Kepa Artetxe, Patxi Laborda, Claude Iruretagoyena, Johane Etxebeste, Jon Iruretagoyena, Juan Antonio Urbeltz.
  8. Bi talde egin eta Bilbon eta Donostian bakarrik garatuko dira ikasketa osagarri hauek?
    Bai, Bilboko taldeak, astelehenero, arratsaldez, Bizkaia Aretoan izango du lekua eta Donostiako taldeak asteartero arratsaldez Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Gainera aukera izango da saio trinkoren bat egiteko dantza berezia egiten den herri zehatzean (adibidez, Zuberoako dantzetan sakontzeko).
  9. Euskeraz garatuko dira ikasketak?
    Bai.
  10. "Euskal dantza. Tradiziotik sorkuntzara" ikasketa hauen kostua zenbatekoa da?
    Hirurehun euro ordaindu beharko da hamar ECTS kredituko ikasketa hauen truke. Matrikula salbuezpenak hemen azaltzen dira.