Breadcrumb

EHUduala - Zer berme eskaintzen dizkit UPV/EHUk prestakuntza dualean (EHUduala)?

Zer berme eskaintzen dizkit UPV/EHUk prestakuntza dualean (EHUduala)?

  • EHUduala ereduaren irizpideak betetzen dituzten titulazioak eta, ikasketa ofizialen kasuan, 822/2021 Errege Dekretuak ezarritakoak.

  • Prestakuntza proiektu komunak erakunde kolaboratzaileekin, Ikas-ekinezko Prestakuntzarako Prestakuntza Kontratuaren erabilera sustatu eta lehenesten dutenak, horretarako ezarritako gutxieneko helburuekin.

  • Lan esparru malgua, EHUduala prestakuntza Lankidetza Hitzarmen espezifikoen bidez egin daitekeen egoera jakin batzuetarako. Hitzarmenak fase iragankorretan erabiltzen dira bereziki, irakaskuntza ofizialek (proiektu pilotuek) 822/2021 Errege Dekretuan jasotako aipamen duala lortu arte, bai eta prestakuntza dual eta txandakako proiektuetan ere, etengabeko prestakuntzako masterretan.

  • Erakundearekiko komunak izanik ikasle bakoitzarentzat indibidualizatuta dauden prestakuntza proiektuak. Ezinbestekoa da espezifikoki trebatutako eta EHUduala ereduaren tutoretza irizpideen arabera diharduten tutoreen inplikazioa.

  • EHUduala prestakuntzaren ziurtagiria:

    • Prestakuntza EHUduala ereduak ezarritako baldintzetan burutuko duten ikasleek EHUduala aitortza jasoko dute.

    • Gainera, Ikas-ekinezko Prestakuntzarako Prestakuntza Kontratu batekin arituko diren ikasleek 822/2021 Errege Dekretuaren 22. artikuluan araututako aipamen duala lortuko dute. Nabarmentzekoa da Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren hamargarren xedapen iragankorrak epe iragankor bat ezartzen duela, 2026-2027 ikasturtera arte, lege hori indarrean sartzean aipamen duala zuten titulazioentzat, erakunde kolaboratzailean eginiko prestakuntza jarduera egokitzeko Ikas-ekinezko Prestakuntzarako Prestakuntza Kontratuaren eredura. Hori dela-eta, aldi horretan, aipamen duala jasoko dute aipatutakoa betetzen duten titulazioetan prestakuntza duala egingo duten ikasle guztiek.