Breadcrumb

EHUduala - Zer da EHUduala?

Zer da EHUduala?

EHUduala ereduaren bidez, UPV/EHUk apustu egin du prestakuntza dual edo txandakakoa garatzeko modu jakin baten alde, egresatuak bi ikuspegitatik trebatzeko bide egoki gisa: unibertsitatea eta enpresa. Horrekin batera, ikasleen prestakuntza aberasten du, haien etorkizunerako balio ikaragarria duen esperientzia praktiko baten bidez.

EHUduala da:

  • UPV/EHUk prestakuntza dualaz duen ikuskera finkatu eta sendotu egiten duen eredua, urtez urte bere ikaskuntza ofizialetan garatutako ikuskera. Aurrerantzean, etengabeko prestakuntzako masterretan ere aplikatuko du.

  • Eredu zorrotz bat, ikuspegi normatibotik eta akademikotik, bai eta malgua eta erakargarria ere, ikasleen eta enpresen ikuspegitik, aukera ematen diena etorkizuneko profesionalei unibertsitatean eta enpresan trebatzeko, sare sozioekonomikoa sakonago ezagutuz eta enplegagarritasunari lotutako gaitasunak espezifikoki landuz.

  • 822/2021 Errege Dekretuaren 22. artikuluak ezarritakoa kontuan hartzen duen eredua, aintzat harturik ere Aipamen Duala ebaluatzeko REACU Protokoloaren eta Unibertsitate+Enpresa Kalitate Zigilua ebaluatzeko UNIBASQ Protokoloaren jarraibideak. Beraz, aukera ematen die aipamen duala lortzeko prestakuntza duala errege dekretu horrek ezartzen dituen baldintzetan egiten duten ikasleei. Era berean, lan esparru zabalago bat sortzen du, enpresekin eta erakundeekin batera eginiko prestakuntza proiektuetan, etengabeko prestakuntzako masterrak barne hartuta.

  • Etengabeko hobekuntza eta ko-diseinu prozesu batean dagoen eredua, elikatua bidelagun ditugun enpresekin eta erakundeekin batera prestakuntza duala eskaintzen duten fakultateen eta eskolen esperientziaren bidez. EHUduala eredua abian jartzeko, laborategi iraunkor bat (EHUdual i3 lab) jarri da martxan hezkuntza berrikuntzaren esparrutik, analisi eta aholkularitza lanak egin eta hobekuntzak proposatzeko EHUduala prestakuntza proiektuen baitan kokatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Ikastegietan prestakuntza duala ematen duten pertsonek osatua eta Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzak eta Hezkuntzarako Laguntzaren arloko Zuzendaritzak koordinatua, laborategi horren xedea da gure prestakuntza dual eta txandakakoa hobetzea, modu koherente batean, aintzat harturik prestakuntza dualaren inguruan diharduten estatuko eta nazioarteko proposamenak eta, bereziki, U+E 2022-2026 Euskal Estrategia.