Eduki publikatzailea

Blended Intensive Program (BIP) MARINE ENVIROMENTAL THREATS (MET). 2. edizioa.

Blended Intensive Program (BIP) MARINE ENVIROMENTAL THREATS (MET). 2. edizioa.

Arrakasta handiz amaitu zen Paviako Unibertsitateak eta Azoreetako Unibertsitateak eta UPV/EHUk elkarlanean antolatutako BIP Marine Environmental Threats (BIP-MET) ikastaroaren bigarren edizioa. BIP-METek UAç-ek eta UPV/EHUk ematen dituzten online klaseen modulu bat (2 ECTS) eta UPaviarako astebeteko mugikortasun fisikoa (4 ECTS) bateratzen ditu. Guztira, hogeita hamabi ikaslek hartu zuten parte (ZTF-FCTko gradu eta masterreko 12 ikaslek) eta hiru bazkideetako hamar irakasle baino gehiagok. UNESCOko Ozeanoen 2020-2030 Hamarkadaren esparruan, ikasleek gure ozeanoen etorkizuna arriskuan jartzen duten mehatxu eta ondorioekin lotutako hainbat alderdiri buruzko prestakuntza jasotzen dute, hala nola, itsas-kutsadura, bioinbasioak eta itsas-baliabideen gehiegizko ustiapena. Gainera, ikasleek nazioartekotzearekin, hezkuntza-metodologia berriak, zientziaren zabalkundearekin eta gaitasun digitalarekin lotutako zeharkako gaitasunak garatzen dituzte. Eskuratutako gaitasunak ziurtagiri digital (ikur) berri batekin aitortzen zaie ikastaro amaiera diploman. Aurten ikastaroa amaitu da, Can you see?, bertako antzerki konpainia batekin elkarlanean prestatutako agur emanaldiarekin. Italiako Erasmus Bulego Nazionalak duela gutxi aitortu du BIP-MET bere hezkuntza-praktika onengatik. BIP-METren hirugarren edizioa onartua izan da eta irailean jakinaraziko da deialdi berriaren inguruan.

https://www.erasmusplus.it/news/istruzione-superiore/a-pavia-un-blended-intensive-programme-sugli-ecosistemi-marini-in-collaborazione-con-spagna-e-portogallo/