w_asociaciones_estudiantes

Ikasleen elkarteak

EUSBIOTEK

EusBiotek Euskal Bioteknologia Elkartearen helburu nagusiak bioteknologiaren arlo esanguratsuei buruz gizarteak duen jakintza hobetzea eta bioteknologoen zein bioteknologia ikasleen formakuntzaren hobekuntza sustatzea dira.

EUSKALNATURA

Biologia ikasleen elkartea, zeinak ondorengo helburuak dituen: Euskal Herriko naturaren ezaguera eta natura-zientziak gizartearengana oro har hurbiltzea, euskararen presentzia Interneten handitzera laguntzea, eta naturarekin erlazionatutako jarduerak, hori maitatzen dutenen artean egitea eta erraztea (jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketa fotografikoak, web-a, etab.).

GEOLAN

Geologiako ikasleen elkartea.

  • Kokapena Fakultatean: A4 PO.5
  • Harremanetarako telefonoa: luzapena 5483
  • Posta elektronikoa: geolan@ehu.es
  • Web orrirako sarbidea: laster

ZIMATEK

Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa ikasleen elkartea. Zimatek-en helburu nagusia, enpresaren mundua Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa ikasleengana hurbiltzea da.

IASTE Leioa

IAESTE Leioa, Zientzia eta Teknologia Fakultatean dagoen, praktika internazionalen trukaketa kudeatzen duen elkartea gara. Gure ikaslei atzerrian lan esperientzia eskaintzeaz aparte, Euskal Herriko empresa eta ikerkuntza taldeei talentu jasotze zerbitzua ere eskaintzen diegu. Gure ikasle zein empresen mugak zabaltzeko helburua duen erakundea gara.

Zenbait Excel ikastaro ere eskeintzen ditugu, ikasle diren eta ez direnentzat.

Kokapena Fakultatean: A4 PO.5
Harremanetarako telefonoa: luzapena 5483
Posta elektronikoaiaesteleioa@gmail.com eta proyectos.campusbizkaia@iaeste.es
Web orrirako sarbideahttps://iaeste.org/