Breadcrumb

w_nave_industrial

Industria-nabea ZTF-FCTko ikerkuntza taldeek erabiltzeko

Zientzia eta Teknologia Fakultateak industria-nabe bat du beren ezaugarri bereziak direla eta Fakultateko laborategietan instalatu ezin diren ekipamenduak instalatzeko. Nabeak 1040 m2ko azalera erabilgarria du, eta horretatik % 85 ekipamenduen instalazioak egiteko banaketarik gabeko espazioa da, baina, dokumentu honekin erantsirik doan planoan agertzen den bezala, 50 eta 100m2ko moduluetan markatuta. Nabeak 8m-ko bataz besteko altuera eta zubi-garabi zerbitzua du.

Historia

Zientzia eta Teknologia Fakultateak FEDER funtsak finantzatutako balio anitzeko instalazioa du. 2002. urtean, azpiegituretarako FEDER funtsen diru-laguntza eskatu zuen Fakultateak hiru ikerketa talde eragileren ekimenerako -landare-fisiologiako taldea (LF), ingurumen-toxikologian espezializatutako biologia zelularreko taldea (ITBZ) eta ingeniaritza kimikoko taldea (IK)-, bakoitzak instalazio bana eskatzen baitzuen. LFko taldeak FITOTROI bat eskatu zuen; gaur egun, eraikinaren bigarren solairuan egonkorra da azpiegitura hori. ITBZ taldeak ITSAS TOXIKOLOGIAN ESPERIMENTATZEKO UNITATEA eskatu zuen; gaur egun, eraikinaren beheko solairuan dago. IK-ko taldeak, aldiz, INDUSTRIA-NABE bat eskatu zuen industria prototipoak instalatzeko eta erabiltzeko. Hiru proposamenak eskaera bakar baten batu zituen Fakultateak eta 2004an onartu zen. Espaziori zegokionean zituzten mugak kontuan hartuta eta Campuseko antolaketa arkitektonikoari ahalik eta gutxien eragozteko helburuarekin, hiru instalazioak Medikuntza eta Odontologia eta Zientzia eta Teknologia Fakultateen artean eraikiko zen eraikin batean batzea adostu zen.   Horiez gain, beste ekimen batzuk (adib. Geologiako Areto Zuria) ere finantzatu ziren FEDER eskaeran, baina espazioari zegokion arrazoi teknikoengatik 2007an eraikitzea bukatu duten eraikinetik kanpo geratu ziren.

Ezaugarriak

Zientzia eta Teknologia Fakultateak industria-nabe bat du beren ezaugarri bereziak direla eta Fakultateko laborategietan instalatu ezin diren ekipamenduak instalatzeko. Nabeak 1040 m2ko azalera erabilgarria du, eta horretatik % 85 ekipamenduen instalazioak egiteko banaketarik gabeko espazioa da, baina,  50 eta 100m2ko moduluetan markatuta. Nabeak 8m-ko bataz besteko altuera eta zubi-garabi zerbitzua du.

Betekizunak

Fakultateko batzordeak izendatutako ikerketa-batzordeak gauzatuko du nabearen kudeaketa. Ikerketa-batzorde horrek nabea erabiltzeko araudia ezartzen duen protokolo hau elaboratu du eta ekipamenduak instalatzeko eskaerak balioztatuko ditu alderdi hauek kontuan hartuz:

  • Fakultateko ikerketa taldeak kanpo-finantzaketa izatea, ikerketa-proiektu edo enpresa batekiko kontratu batean parte hartuz. Ikerketa-talde hori izango da nabean egingo den jardueraren arduradun.
  • Industria-nabean ekipamenduaren instalazioa egitea justifikatzen duten ekipamenduaren ezaugarriak.
  • Ekipamenduak behar duen espazioa eta hor emango duen denbora.
  • Hitzarmen proiektuak nabearen egokitasunarekiko duen bideragarritasuna, bai eta jarduerarekin erlazionatutako arriskuekiko duena ere.
  • Nabean egiteko proiektuen arteko bateragarritasuna.

Eskaera egin duen ikerketa-taldearen kontura egongo da ekipamendua instalatzearen, martxan jartzearen, mantentzearen, erabiltzearen eta kentzearen zuzeneko kostuak eta abala ematen duen ikerketa-proiektuaren edo enpresarekiko kontratuaren bitartez finantzatuko da.  Ikerketa-batzordeak fidantza bat ezarriko du proiektua bukatzean nabean instalatutako ekipamendua kenduko dela bermatzeko.

Ekipamendu jakin batek nabean gauzatu ezin den instalazioa behar badu, eskaera egin duen taldeak hartu beharko du bere gain instalazio horren kostuak, betiere, arkitekturako eta obretako zerbitzuak bideragarritasun balioztatzea egin ondoren.  Instalazio horiek erabiltzen duten ikerketa-taldeei erabilera-kuota bat ezarriko dio ikerketa-batzordeak, erabilitako espazioarekiko proportzioa kontuan hartuz.

Informazio osagarria

w_nave_industrial_imagenes

Irudiak