Emariak
Organo-emaria
Organoak eman nahi dituzten pertsonek Alcer Elkartera jo beharko dute (tel.: 94.459.87.50 - Haro plaza, 1. behea. 48006 BILBO), edo euren helbidera sartu www.alcer.org.
Hildako emaileen hartze protokoloa.
*OHARRA: Oraingoz, emariak MOZTUTA daude.
Hildako emaileen gorpuak hartzeko prozedura
- Emailea hiltzen denean, horren berri eman behar zaio Neurozientziak Sailari, gorpua hartzeko tramiteak egiten hasi gaitezen. Heriotza astegunean izan bada, astelehenetik ostirala bitartean, deitu idazkaritzara: 94 601.28.78)
- Heriotza larunbatean, igandean edo jaiegunean izan bada, telefono mugikorrera deitu behar da (686.32.02.44). Ezinezkoa bada telefono horren bidez harremanetan jartzea, deitu unibertsitateko telefono zentralitara (94.601.20.00*), eta unibertsitatea bera ahaleginduko da saileko kideren batekin harremanetan jartzen gorpua har dezan.
- Heriotza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izan bada, sailaren aholkua da hurbilen dagoen Medikuntza Fakultateari jakinaraztea.
- Unea heltzen denean -behin urte batzuk igarota-, gorpua erraustu egingo da (familiak ez du ezer egin beharko).
EZ da gorpurik hartuko ondorengo egoetaran:
- Heriotzaren ondorioz esku-hartze judizialik egongo bada (istripua eta abar)
- Emaileak gaixotasun infekzioso eta kutsagarririk izan badu heriotzaren unean (hepatitisa, HIESA, tifusa, sukar horia, kolera...)
- Autopsia egin bazaio
- Organorik kendu bazaio transplantea egiteko (begiak salbu)